Aire zabaleko akuarela ikastaroa
Data: 2024ko maiatzaren 25a (Larunbata)
Tokia: Iruñea - UEUren egoitza
Ordutegia: 10:00-14:00/15:30-17:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 6
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urtarrilaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko maiatzaren 21a

Aurkezpena
Egun bakarreko ikastaroa da hau: maiatzak 25 (larunbata)
Bizi garen jendarte honetan abiadura eta produktibitatea dira erdigunean jartzen diren balioak eta horrek bestelako arlo batzuk alboan uzten ditu. Sormena sustatzea edo arte plastikoez gozatzea izan ohi dira bazterrean gelditu izan ohi diren aspektu batzuk eta baita, gure osasun mentalaren mesedetan geuretzako denbora hartzea ere.
Ikastaro honek gure inguru naturalaz gozatzeko aukera ematen digu, akuarelek eskaintzen dituzten aukera artistikoak erabiliz eta teknikak ikasiz.
Irakasleak
Helburuak
- Norbere buruarentzat denbora hartzea.
- Inguruaz gozatzea.
- Eguneroko abiadura azkarrean oharkabean pasatzen zaizkigun elementuez ohartzen ikastea.
- Buru osasuna zaintzea.
- Sormena lantzea.
- Akuarela teknikaren oinarriak barneratzea.
Edukiak
Goizeko SAIOA:
- Materialak ezagutuko ditugu azalpen teoriko baten bitartez.
- Kolore nahasketak praktikatu eta ur pigmentu kopuruen orekak aldatuz kolore horien saturazio mailak nola aldatu ikertu.
- Marrazki eredu erraz batekin akuarelaz margotzeko "ur geruza ezberdinen" sistema barneratuko dugu eta aurrez ikasitako nahasketa ezberdinak praktikan jarriko ditugu.
- Ehundura ezberdinak irudikatzen ikasiko dugu eta argi-itzalak nola islatu ere barneratuko dugu.
Arratsaldeko SAIOA:
- Inguru naturalean zuzen-zuzenean gozatuko dugu.
- Aire librean margotuko dugu.
- Paisaia edo objetua irudikatuko dugu.
Metodologia
Aurrez aurrekoa. Goizeko saioa teorikoagoa eta arratsaldekoa, praktikoagoa.
Nori zuzenduta
- Sormena garatu eta arte plastikoez gozatzen hasi nahi duen edozein helduri.
- Ikasleekin akuarela lantzeko ideiak hartu nahi dituzten irakasleei.
- Seme-alabekin akuarela lantzeko ideiak hartu nahi dituztenei.
- Arte ederretako ikasleei.