Aire zabaleko akuarela ikastaroa

Hasiera - Bukaera data: 2023ko azaroaren 4a - 2023ko azaroaren 11 (Larunbatak)
Ordutegia: 10:00-13:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 6
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko urriaren 28a
Aire zabaleko akuarela ikastaroa

Aurkezpena

Bizi garen jendarte honetan abiadura eta produktibitatea dira erdigunean jartzen diren balioak eta horrek bestelako arlo batzuk alboan uzten ditu. Sormena sustatzea edo arte plastikoez gozatzea izan ohi dira bazterrean gelditu izan ohi diren aspektu batzuk eta baita, gure osasun mentalaren mesedetan geuretzako denbora hartzea ere.

Ikastaro honek gure inguru naturalaz gozatzeko aukera ematen digu, akuarelek eskaintzen dituzten aukera artistikoak erabilik eta teknikak ikasiz.

Hemen irakasleari egindako elkarrizketa

Azaroak 4 (Eibarko markeskoa jauregian)

• 10:30-13:00

Azaroak 11 (eguraldi onarrekin inguruko natura leku batean)

• 10:30-13:00

Irakasleak

Helburuak

  • Norbere buruarentzat denbora hartzea.
  • Inguruaz gozatzea.
  • Eguneroko abiadura azkarrean oharkabean pasatzen zaizkigun elementuez ohartzen ikastea.
  • Buru osasuna zaintzea.
  • Sormena lantzea.
  • Akuarela teknikaren oinarriak barneratzea.

Edukiak

1. SAIOA:

  • Materialak ezagutuko ditugu azalpen teoriko baten bitartez.
  • Kolore nahasketak praktikatu eta ur pigmentu kopuruen orekak aldatuz kolore horien saturazio mailak nola aldatu ikertu.
  • Marrazki eredu erraz batekin akuarelaz margotzeko "ur geruza ezberdinen" sistema barneratuko dugu eta aurrez ikasitako nahasketa ezberdinak praktikan jarriko ditugu.
  • Ehundura ezberdinak irudikatzen ikasiko dugu eta argi-itzalak nola islatu ere barneratuko dugu.
2.SAIOA:
  • Inguru naturalean zuzen-zuzenean gozatuko dugu.
  • Aire librean margotuko dugu.
  • Paisaia edo objetkua irudikatu,

Metodologia

Aurrez aurrekoa. Lehenengo saio teorikoagoa eta bigarrena praktikoagoa.

Nori zuzenduta

  • Sormena garatu eta arte plastikoez gozatzen hasi nahi duen edozein helduri.
  • Ikasleekin akuarela lantzeko ideiak hartu nahi dituzten irakasleei.
  • Seme-alabekin akuarela lantzeko ideiak hartu nahi dituzten irakasleei.
  • Arte ederretako ikasleei

Jakintza-arloak