Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz

Jakintza-arloak: Komunikabideak
ISBN: 978-84-8438-937-8
Argitalpen urtea: 2025
Orrialdeak: 159

Historia osoan ez da egon gaur egun bezalako aukerarik askotariko jakiekin elikatzeko, osasuna zaintzeko, konfort handiz bidaiatzeko zein etxe gozo batean bizitzeko, eta herritarrak jakitun daude ongizate-maila hori aurrerakuntza zientifiko eta teknologikoei zor zaiela. Horregatik, informazio zientifikoak interes handia pizten du ikus-entzuleen artean. Hedabideetan, beste horrenbesteko arreta eskaintzen zaie zientziarekin loturiko gaiei, publikoaren jakin-mina ase nahian, baina ez da beti asmatzen komunikazioarekin. Eragozleak ez dira gutxi: sasizientziaren oldarra, egungo ekosistema informatiboan atzematen diren fenomeno jakin batzuk, esaterako, informazioaren eta entretenimenduaren bat-egitea edo postegiaren goraldia, eta, eragozle garrantzitsua hau ere, kazetaritzako printzipioen ulerbide ezberdinak. Liburu honetan, zailtasun horiei aurre egin behar dieten zientzia-kazetariei bidegile-rola joka dezatela gomendatzen zaie, hau da, gutxiago kezka daitezela datuak jakinarazteaz, eta ardura handiagoa ipin dezatela informazioari testuingurua ematen, hitz eta kontzeptu teknikoak azaltzen eta albistearen alderdi garrantzitsuak azpimarratzen.

Asier Larrinaga Larrazabal: "Zientziaren oinarrietara hurbiltzeko kazetari batek izan ditzakeen ezagutza, gaitasun eta esperientzietatik abiatzen ahalegindu naiz"

Aurkibidea

Aitzinsolasa

0. Sarrera

0.1. Lan honen helburuak

0.2. Lan honen antolamendua

0.3. Hizkera inklusiboa

1. Zientzia zer den

1.1. Jakitearen arazo filosofikoa

1.2. Metodo zientifikoa

1.3. Hipotesiak eta teoriak

1.4. Zer da zientzia, orduan?

1.5. Zientzia eta sasizientzia

1.6. Sasizientziaren zabalkundea

1.7. Sasizientziaren ondorio kaltegarriak

2. Kazetari-profesioa zientziari buruzko informazioaren aurrean

2.1. Egungo ekosistema informatiboa

2.1.1. Infoentretenimendua

2.1.2. Bizimodu konektatua

2.1.3. Postegiaren aroa

2.1.4. Kazetariaren erreferentziak eta informazio-iturriak

2.2. Albistegien krisia ekosistema berrian

2.3. Hedabide publikoak eta zerbitzu publikoa

2.4. Zientziari buruzko informaziorako marko bat

2.5. Zientziari buruzko informazioa eta kazetaritza-etika

2.6. Zientziari buruzko informazioa eta inklusioa

3. Zientziari buruzko informazioetako arazoak

3.1. Adierazpen-askatasuna mehatxaturik

3.2. Enpatia, objektibotasunaren arerio

3.3. «Legioa gara»

3.4. Gauza ona, laburra bada

3.5. Salmenta-estrategiak

3.6. Gorren elkarrizketa

3.7. Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik

3.8. «Estatistikak apurtzera nator»

3.9. Esku honetan ezer ez, beste honetan ere ez

3.10. Memeak eta memelokeriak

3.11. «Sinetsi nahi dut»

3.12. Alkatearen hitza

3.13. Egia judiziala

3.14. Laburpen gisa

4. Zientziaz informatzeko dekalogoa

4.1. Zientziaren komunikazioak bere tartea behar du

4.2. Sasizientzia ez da albiste

4.3. Errespetua pertsonei zor zaie, ez haien ideiei

4.4. Hedabideetan koordinaturik jokatu beharra dago

4.5. Objektibotasuna ez da alde guztien iritzia biltzea

4.6. Ez dago entretenimenduari uko egin beharrik

4.7. Gauzak adierazteko moduari arreta eskaini behar zaio

4.8. Kontakizun transmedia baliabide garrantzitsua da kazetari bidegilearentzat

4.9. Zientziaren komunikazioa zientzia-politika publikoaren elementu bat da

4.10. Ondo zaindu behar da kontaktu-agenda

5. Azken hitza

6. Erreferentziak

Zenbait gako kazetarientzat zientziaren komunikazioaz