Diskurtsoaren Analisia Gizarte Zientzietan: oinarrizko kontzeptu eta tresnak

Autorea(k): Samara Velte --
Jakintza-arloak: Gizarte-komunikazioa
ISBN: 978-84-8438-950-7
Argitalpen urtea: 2025
Orrialdeak: 152

Eguneroko hizkeran aski zabaldutako terminoa bihurtu da “diskurtsoa”: politikari batek jendaurrean emandako diskurtsoaz mintzo gara, edo diskurtso arrazistak sustatzen dituzten alderdiei buruz. Ohartzen gara erabiltzen dugun hizkuntza, neurri handi batean, bizitzea egokitu zaigun garaiaren eta bertan indarrean dauden harreman sozial eta politikoen sintoma dela. Baina nola aztertu edo frogatu dezakegu lengoaiaren eta fenomeno sozialen arteko harremana?

Erantzuna Diskurtsoaren Analisian egon daiteke. Hizkuntzalaritzako tresnak Gizarte Zientzien eremura ekarriz, hizkuntzak errealitatea modulatzeko dituen hainbat moduri erreparatzen dio hark. Adibidez betetako kontakizun ulerterraz baten bidez, liburu honek Diskurtsoaren Analisiarekiko lehenbiziko hurbilketa bat eskaintzen die gai horrekiko interesa duten ikasle, ikertzaile zein irakurle arruntei. Bertan topatuko dituzte diziplinaren jatorriari eta ikergaiei buruzko nondik norakoak, autore nagusien hainbat ekarpen euskaratuta, tresna teoriko zein metodologiko esanguratsuak eta aplikazio praktiko batzuk, irakurlea hizkuntzaren aurpegi sozialari buruz hausnartzera gonbidatzeko asmoz.

Aurkibidea

1. atala: Zertarako ikertu diskurtsoak?

2. atala: Lengoaiaren dimentsio soziala

3. atala: Diskurtsoaren Analisiaren jatorriak

3.1. Hizkuntzalaritza Aplikatuak Etnografia eta Soziologia ezagutu zituenekoa

3.2. «Testuingurua» definitzen

3.3. Diskurtsoaren Analisi Kritikoa eta Diskurtso Ikasketa garaikideak

3.3.1. Izen propio batzuk

3.3.2. Diskurtsoa eta ideologia

3.4. Korronte eta autore garaikideak

4. atala: Diskurtsoaren Analisia: oinarrizko kontzeptu teoriko-metodologikoak

4.1. Nondik begiratzen dugun

4.2. Diskurtsoa, testua eta adierazpena

4.3. Teoria bakar bat ez

4.4. Kategoria linguistiko gako batzuk

4.4.1. Lexikoa, sintaxia eta diskurtsoaren markagailuak

4.4.2. Modalitatea

4.4.3. Intertestualitatea

4.4.4. Aktoreen karakterizazioa

4.4.5. Testu-generoak eta baliabide erretorikoak

4.4.6. Hizketa-txanden antolaketa

4.4.7. Lengoaia ez-berbala

5. atala: Nola «irakurtzen» eta interpretatzen dugun errealitate soziala: enfoke metodologikoak

5.1. Datuen bilketa eta antolaketa

5.2. Hurbilketa metodologiko nagusiak

5.2.1. Dispositiboen analisia

5.2.2. Perspektiba soziokognitiboa

5.2.3. Corpus Hizkuntzalaritza

5.2.4. Aktore sozialen hurbilketa

5.2.5. Hurbilketa dialektiko-erlazionala

5.2.6. Beste metodo batzuk

5.3. Datuen baliozkotasuna auzitan

6. atala: Diskurtsoa eta identitateen eraikuntza

6.1. Subjektibotasuna diskurtsoan

6.1.1. Posizionamendua eta modalizazioa adierazpenaren edukiarekiko

6.1.2. Posizionamendua harreman sozialekiko

6.2. Gu eta haiek kategoriak

7. atala: Diskurtsoa eta memoria

7.1. Ikuspegi diskurtsibo-historikoa

7.2. Memoria eta diskurtsoa, urratsez urrats

8. atala: Testu-tipologiak eta haiek ikertzeko baliabideak

8.1. Komunikabideetako diskurtsoak

8.1.1. Albiste eta erreportajeen analisia, urratsez urrats

8.1.2. Makroegiturak eta mikroegiturak

8.1.3. Bestelako kazetaritza-generoak

8.2. Erretorika politikoa

8.3. Testu ofizialak, legeak eta diskurtso teknikoak

8.4. Ikerketa-elkarrizketak eta focus taldeak

8.5. Eguneroko solasak eta behaketa etnografikoak

Hitzostea

Aitortzak

Bibliografia

Diskurtsoaren Analisia Gizarte Zientzietan: oinarrizko kontzeptu eta tresnak