Segurua al da eskolara bakarrik joatea? Generoaren eragina haurren mugikortasun autonomoan

Autorea(k): Nahia Idoiaga Mondragon, Naiara Berasategi Sancho, Israel Alonso Saez, Idoia Legorburu Fernandez
Jakintza-arloak: Hezkuntza-teoria eta -metodoak
Orrialdeak: 5-22

Zenbait herrialde eskolarako bide aktibo eta autonomoak bultzatzeko proiektuak sustatzen hasi dira. Ikerketa honen helburua da «Eskolabideak» ekimenean parte hartzen duten haurren mugikortasun autonomoarekiko segurtasun-irudikapenak aztertzea, bereziki segurtasun-hautemate horiek haurren generoak baldintzatzen

dituen ikertuaz. Hori aztertzeko Bizkaiko 1.002 haurren ahotsak jaso dira eskola-bide horietan hautematen duten segurtasunari buruz. Erantzunak Iramuteq softwarearen bidez aztertu dira. Emaitzek generoen arteko desoreka erakutsi dute, non neskek pertsona ezezagunekiko beldurra era argiagoan hautematen duten. Horrez gain, mutilek komunitatearen laguntzarekiko konfiantza errotuagoa plazaratu dute neskekin alderatuta, kaleetan laguntzeko prest dauden pertsonak aurkituko dituztela aurresuposatuaz.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 124