Ritxi Lizartza Urrestaratzu
Euskal filologian lizentziatua, euskaltegiko irakasle moduan hasi eta handik ETBko telesailetako hizkuntza kalitatea zaintzen eman nituen hamar urte. Garai hartako esperientziari zor zaio “Hitanoa, mintza hadi lagun” liburua eta gaiaren inguruan emandako 40 bat ikastaro. Hamarka antzezlan eta gidoi itzuli ditut. Maramara* taldea hizkuntza zerbitzuetako bulegoa sortu nuen. UABn zinema eta telebista hizkuntza izeneko masterra egin nuen. Gaur egun, ikus-entzunezkoak itzultzeaz gain, ekoizle nabil maluta* films ekoizpen-etxean, eta bertan ekoizle eta, batzuetan, zuzendari izan naiz: Margolaria dokumentala (2019, ekoizle), Zutik film laburra (2019 ekoizle), Haizearen egia film laburra (2020, ekoizle), Apaiz kartzela dokumentala (2021 zuzendari eta ekloizle), Ainarak dokumentala (2022, zuzendari eta ekoizle), ainarak.eus webdoka (2022 zuzendari eta ekoizle), Sutan film laburra 2022 (ekoizle), Negu hurbilak fikziozko luzea (2023, ekoizle). UEUko kidea.
