Yasmine Khris Maansri; "Kolonialismoa iraganeko etapa gisa irudikatzen dugu, halere orainak erakutsi digu oso presentea dela"

2025eko ekainaren 30a

Yasmine Khris Maansri; "Kolonialismoa iraganeko etapa gisa irudikatzen dugu, halere orainak erakutsi digu oso presentea dela"

"Gaur egungo Euskal Herria, kolonialismoaren emaitza al da?" jardunaldian parte hartuko du Yasmine Khris Maansrik (Marseilla,1996). UEUren Udako ikastaroen barruan antolatu da eta gaur da hitzordua, Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturgunean. Atzerriko hizkuntzak eta Itzulpengintza ikasi zuen Khrisek (Marseilla, Salamanca, Eskozia) eta masterrak ditu Aldibereko interpretazioan (Brusela, Belgika) eta Historia garaikidean (Galizia). Geroztik lanean aritu da kazetaritzan, itzulpengintzan eta irakaskuntzan. Egun, ingeles/frantses irakaslea da NUPen. LABA sareko kidea ere bada.

Kolonialismoaren gaian jarriko duzue fokua. Zergatik?

Kolonialismoa irudikatzen baitugu iraganeko etapa gisa, halere orainak erakutsi (erakusten) digu oso presentea dela. EHko kasuan, subjektu pasiboa dela esan da askotan (kolonialismoaren biktima, bi estatu zapaltzaileren artean), baina galde dezakegu ea beste esparru batean, non Europak kolonizatu zituen gaizki deituriko "hirugarren munduko" herrialdeak, eta ondorioak ikusgarriak diren gaur egun, EHn ere bizi diren postkolonialismo edota neokolonialismoaren dinamikak: etorkinen tratua, arrazakeria sistemikoa...

Nire kasuan, ezin naiz propio solastatu EHko kasuan, haren historia ez dut aski ezagutzen, baina zaila egiten zait ekiditea herri honen egoera (ez naiz historiaz ari) munduan zehar sufritzen ari diren kolonialismoaren beste historiekin. Aljeriar jatorrikoa naiz, nire bi gurasoak aljeriarrak dira, eta herri horren historia kolonialak eta dekolonialak (beste asko bezala, Afrikako, Amerikako edota Asiako kontinenteetan) badute zer konparatu eta zer urrundu EHkoarekin.

Zeintzuk dira gaiaren inguruan dauden kezkak edo galdera nagusiak?

Euskal Herria kolonia bada oraindik, edo izan zen? Bigarren kasuan, kolonia bat definitzeko osatzen diren irizpideekin bat egiten du? Euskal Herria kolonialismoaren subjektu pasiboa (biktima) izan da; gaur egun aktiboa (arrazakeria, administrazioa...) ere izan daiteke? Nola ikasi beste mugimendu dekolonialetatik EHn erabili eta zabaltzeko? Eta aldrebes, EHk zer (egin) du beste herrialdeek ikas dezaten (kulturalki, gehienbat)?

Etorkizunera begira ere jarriko zarete...

Euskal Herriak harrera-gune bilakatu nahi du, eta gaur egun existitzen den fluxu soziala ebidentzia bat da. Nola ekin errelato bati, iraganari fidel, eufemismorik eta gehiegikeriarik gabe, eta nola aplikatu gaurko eta biharko errealitateari?

Zer da jardunaldiarekin lortu nahi duzuena?

Euskal historia baino gehiago, zer-nolako ikuspuntua duen jendeak jakitea interesatzen zait. Historiaren ikuspegia interesatzen zait, ez bakarrik kronologiari begira, baizik eta, batez ere, kolonialismoaren eta haren ondoriozko gaiei buruz gaur egun dauden ikuspegi desberdinei (ez eurozentratuei) dagokienez. 

Zerbait nabarmentzeko?

Gogoz a priori titulutik darion guztia irekitzeko (noraino eraman dezakegun eztabaida, konplexurik gabe).

Jakintza-arloak