Lorea Agirre Dorronsoro: "Errelatoak ez dira bi, segur aski gehiago dira eta gehiagotasun horretan gurutzatzen dira"
2024ko ekainaren 20a

"Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka" jardunaldia antolatu dute elkarlanean Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk Usurbilen. Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, 1968) kazetaria, antropologoa eta Jakin Aldizkariko zuzendaria da antolatzaileetako bat. Berarekin izan gara jardunaldiaz hitz egiteko.