Ikusgai ikerl(h)ari podcastaren 4. atala: "Etorkizuna"

2023ko azaroaren 29a

Ikusgai ikerl(h)ari podcastaren 4. atala: "Etorkizuna"
Ezkerretik: Unai Lertxundi, Aroia Burguete, Jon Egaña eta Jone Rubio

Ikusgai dago ikerl(h)ari podcastaren 4. atala: "Etorkizuna".

Hauek izan dira parte hartzaileak:

  • Aroia Burguete Mikeo (Lekunberri, 1995), Kimikan graduatua eta ikerketa teknikaria.
  • Jon Egaña Huguet (Algorta, 1991), Neurozientzietan doktorea eta UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea.
  • Jone Rubio Mazquiaran (Altsasu, 1995), Arte Garaikideko ikerketako doktoregaia UPV/EHUn eta Arte kritikaria.

Aurkezle lanak Unai Lertxundi Ferranek (Tolosa, 1995) egin ditu. Ingeniaritza Aplikatuan doktoregaia, Universidad de Navarrako Tecnunen ikertzailea, azken Ikergazteko kongresuko batzorde dinamizatzaileko kidea eta UEUko bazkideak.

Ikusgai eta entzungai dago plataforma hauetan: Youtube-n, Peertube-n eta Spotify-n.

"Ikerl(h)ari" proiektua

UEUk urteak daramatza ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotu, elkarlana sustatu eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatzen. Bide horretan egin ditugu ehunka elkarrizketa, #Txiotesia lehiaketa, Ikergazte kongresua, Barredromoa eta Akademiatik plazara bezalako ekitaldi dibulgatzaileak.

Orain, beste pausu bat eman eta azaroan argitaratuko ditugu ikerl(h)ari bideo-podcasta eta ikertzaile aitzindariei buruzko dokumentalak.

Hona hemen bideo podcastaren argitaratze-datak:

Bestetik, nondik gatozen jakiteko eta ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta errekonozitzeko bi ikertzaile aitzindariren testigantzak jaso ditugu dokumental labur bitan, UEUkideak biak. Egun hauetan ikusiko dute argia: