Doktoregai eta ikertzaileentzat ikastaroak
2024ko martxoaren 1a

UEUk doktoregai eta ikertzaileei zuzendutako ikastaroak antolatu ditugu:
- Euskarazko komunikazio akademiko egokia: euskara idatziaren zuzentasuna. (Martxoaren 13an hasten da)
- Buru-mapak: antolaketa, sormena eta elkarlanerako tresna (Apirilaren 24an hasten da)
- Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu LaTeXekin (Maiatzaren 8an hasten da)
- Euskarazko komunikazio akademikoaren oinarriak: hizkuntza-zalantzak argitzeko baliabideak (Maiatzaren 22an hasten da)
Prezio berezia izango dute doktoretza egiten ari diren ikasleek. Matrikula egitean ziurtagiria bidali beharko dute.