"Akademiatik plazara" ekitaldia, ikertzaile gazteen mikro-hitzaldiak Bilbon

2024ko irailaren 30a

"Akademiatik plazara" ekitaldia, ikertzaile gazteen mikro-hitzaldiak Bilbon

Urriaren 24an (osteguna), "Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara" ekitaldia egingo du UEUk Bilboko BIRA kulturgunean, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Bertan, ikertzaile gazte euskaldunek beraien ikerketa lanen berri modu labur eta dibulgatzailean emango dute. Ekimen honen helburua ikertzaile gazteen ikusgarritasuna handitu eta egiten duten lana aitortzea da. Hauek izango dira parte hartuko duten ikertzaile gazteak:

  • Irati Mendia Garcia "Bidaiari-trenen esekidura pneumatikoaren karakterizazio eta modelizazio dinamikoa"
  • Ivan Gomez Lopez "Opuntia spp. kaktusa, obesitatea maneiatzeko konposatu bioaktiboen iturria"

Protagonista hauekin batera Ana Zubiaga Elordieta eskarmentu handiko ikertzailea ere egongo da, bere ibilbide oparoaren nondik norakoak azaltzen. Eta guztiak gidatzen Maite Luengo Aguirre Arte Garaikidean doktorea arituko da. Amaitzeko, ekitaldiaren laburpena egiten saiatuko dira Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolariak.

Etorri nahi duzu? Bidali mezu bat komunikazioa@ueu.eus helbidera.