"Akademiatik plazara" ekitaldiaren bideoa ikusgai
2024ko azaroaren 7a

Pasa den urriaren 24an egin zuen UEUk "Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara" Bilboko BIRA kulturgunean, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Bertan, ikertzaile gazte euskaldunek beraien ikerketa lanen berri modu labur eta dibulgatzailean eman zuten. Ekimen honen helburua ikertzaile gazteen ikusgarritasuna handitu eta egiten duten lana aitortzea da. Dagoeneko ikusgai dago ekitaldiaren bideoa.
Hauek izan ziren parte hartuko zuten ikertzaile gazteak:
- Ane Portillo Blanco "Zientzien irakaskuntzaren eta STEM hezkuntzaren arteko tartea murriztuz"
- Claudia Torralba Rubinos "Eusko legebiltzarreko interpreteen lana aztergai. Bide berrietan barrena"
- Irati Mendia Garcia "Bidaiari-trenen esekidura pneumatikoaren karakterizazio eta modelizazio dinamikoa"
- Ivan Gomez Lopez "Opuntia spp. kaktusa, obesitatea maneiatzeko konposatu bioaktiboen iturria"
- Xabier Arraztoa Lazkanotegi "Litio-ioizko bateria elektrikoak kudeatzeko sistemen moldakortasuna eta segurtasun funtzionala"
Protagonista hauekin batera Ana Zubiaga Elordieta eskarmentu handiko ikertzaileak eta hitzaldia eskaini zuen, bere ibilbide oparoaren nondik norakoak azaltzen. Eta guztiak gidatzen Maite Luengo Aguirre Arte Garaikidean doktorea aritu zen. Amaitzeko, ekitaldiaren laburpena egin zuten Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolariek.
