Literatura ahoz aho: ahozko euskal literaturarako bide berriak.

Aurkezpena
Ikastaro honen xedea, euskal ahozko literatura zein idatzizkoa eskoletara zein mediaketara eramateko Bi'Arte elkarteak sortutako "Liburu ibiltaria" izeneko proiektuaren inguruan izanen da. Egitasmo horren xedea euskarazko eta euskal literaturarekin loturik diren animazio-irakurketak eskeintzea da.
Bi'Arte elkarteak, bai Hezkuntza Ministerioko "Hezkuntza Artistiko eta Kulturala" programaren bitartez, bai TAP-NAP-en bitartez, Euskal Literaturaren hedapenerako lan egiten du. Bereziki bi arlotan eskeintzen ditu bere proiektuak: alde batetik, ipuinak, betikoak eta gaurkoak, (ahozko literatura eta arte bizia) eta literatura idatzia (irakurketa, idazkera tailerrak, etab.); eta bestetik, euskal mitologia, ipuin mitologikoak abiapuntu gisa.
Irakasleak
Helburuak
Elkar lotuak diren literaturaren transmisiorako den egistamoaren bi alderdiak ikustea eta jorratzea:
- Literatura: kultura eta idazkera.
- Ahozkotasuna: kultura eta komunikazioa.
Edukiak
1.- Sarrera.
- Bi'Arte elkartearen eta 'Liburu ibiltariak' egitasmoaren aurkezpena.
- Ipuinen historia, ezaugarriak eta definizioa.
- Ahozko literatura vs idatzizko literatura.
2.- Idaztetik kontatzera.
- Ipuin idatziak eta ahozko ipuinak.
- Idatzitako ipuin bat kontatzeko prestatu.
- Liburuaren erabilera.
- Begiradaren garrantzia.
3.- Ahozkotasuna (irakurriz zein kontatuz)
- Ahozkotasunaren ezaugarriak.
- Arnasketa diafragmatikoa eta ahotsaren modulazioa.
- Sentimenduen adierazpena.
- Objetuen erabilera.
4.- Amaiera
- Etorkizunari begira, zer?
- Proposamen batzuk.
Metodologia
Praktikan oinarritutako lan-metodologia proposatuko da: ikastaroko partaideei ipuinak irakurri eta kontatzeko gonbita luzatuko zaie eta elkarri iradokizunak egin eta iritzia emanez, trebatze bidean urrats bat emanen da.
Nori zuzenduta
Istorioak, liburuak, literatura, ahozkoa zein idatzizkoa... maite eta haien transmisiorako prestaketaren bidean urrats bat eman nahi duen orori.