555 Teknika koralen didaktika.

Hasiera - Bukaera data: 2014ko otsailaren 3a - 2014ko otsailaren 24a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-12:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2013ko urtarrilaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2013ko urtarrilaren 2a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro koru bat lantzeko baliabideak esakintzen ditu eta oso praktikoa da. Ahotsa nola landu, sailkatu eta zuzendaritza teknikak eskaintzen ditu. Ahots talde baten dinamizazioa eta lan egiteko estrategiak eskaintzen ditu.

Aurrez aurreko saioen datak: otsailak 3, 7, 10, 14, 17, 21 eta 24

Irakasleak

Helburuak

  • Ahots teknikaren oinarriak ezagutzea.
  • Ahots motak eta ahots desberdinen sailkapena egiten jakitea eta nerabezaroan dauden ahots aldaketak jakitea.
  • Haur eta gazte kororako errepertorioa lantzea.
  • Musika, mugimendua eta ahotsa batzea.
  • Ikasle desberdinez osatutako koru baten entsegua dinamizatzeko eta burutzeko estrategiak eskaintzea.
  • Koruen zuzendaritza teknikaren oinarriak ezagutzea.

Edukiak

  • Ahots teknika: arnasketa, “appogioa”, ahotsaren kokapena, emisioa, erresonadoreak, intonazioa, afinazioa, ahoskera, dizkioa, e.a.
  • Gorputzaren kontzientzia eta jarrera: kantatzerakoan gorputzaren garrantziaz jabetu. Erlajazio teknikak.
  • Ahotsen sailkapena. Nola antolatu ahots talde desberdinak.
  • Koruak zuzentzeko teknika:
    • Erritmoa: neurria, barneko pultsoa, tempoa., konpas desberdinen keinuak.
    • Intentsitatea: dinamikak, bolumenak, keinuaren intentsitatea.
    • Espresibitatea: artikulazioa, fraseatze, musikaren norabidea.
    • Arnasketa: sarrerak, bukaerak, arnasketa musikala.

Metodologia

Ikastaroa 20 ordukoa izango da. 20 orduak 100% aurrez aurrekoak izango dira eta horrela sailkaturik egongo dira:

  • 6 egun 3 ordukoak
  • 1 egun 2 ordukoa

Kontutan izan behar da 20 orduko ikastaro bat dela eta horregatik alderdi teorikoak azaldu besterik ezin direla egin praktikan denbora gehien egon ahal izateko. Praktikarekin eduki teorikoak ikasi egiten dira.

 Alderdi teorikoak:

  • Arnas mota desberdinak. Erlajazio ariketak. Diafragmaren erabilera.
  • Kantatzeko behar diren gorputz atalak ezagutu: erresonadoreak,, ahots-kordak, laringea, zintzur-hestea, faringea, ahosabai bigura, ahosabai gogora, sudurreko barrunbea, mingaina, e.a.
  • Ahotsen hedadurak eta sailkapena. Ahots zuriak, mistoak, berdinak.
  • Ahots aldaketak nerabezaroan.

Alderdi praktikoak:

  • Arnas mota desberdinak praktikatu. Erlajazio ariketak egin. Diafragma sentitu eta erabiltzen ikasteko ariketak egin.
  • Gorputza ezartzeko ariketak egin. Gorputzaren kontzientziaz jabetu ariketen bidez.
  • Musika, mugimendua eta ahotsa batzen dituen ariketak.
  • Ahotsak sailkatzeko ariketak.
  • Kantatzen ikasi ahots teknika erabiliz: berotze ariketak, bokalizazioak, emisioa, intonazioa, ahoskera, afinazioa, erresonadoreak, e.a.
  • Kantatzen ikasi partituretan ahots teknika erabiliz: ikastaroan banatutako partiturak landu.
  • Zuzendaritza teknikak landu. Edukietan azaltzen diren atal guztien ariketa praktikoak.
  • Emandako partitura horietan zuzendaritza teknikak landu.

Nori zuzenduta

Kontserbatorio eta musika eskoletako irakasleei zuzenduta

Jakintza-arloak