Transmedia kontakizunak. Komunikazio esperimentuak.

Aurkezpena
Gero eta gehiago dira, gure artean ere, transmedia ikuspegiarekin buruturiko proiektuak. Erakunde publikoek zein pribatuek, mugimendu sozialek zein norbanakoek aurrera ateratako kontakizun horietan, plataforma desberdinak erabiltzen dira, eta ekoizle eta erabiltzailearen arteko ohiko mugak hautsi egiten dira istorioari zabaltasun zein sakontasun berriak eskainiz. Transmedia jarrera honen erakusgarri izan nahi dute ikastaro honetan aipatuko diren adibideek; informazio, musika, jarduera politiko-sozial edota kulturaletik abiatuta. Aukera paregabea Euskal Herrian transmediatasunak egin duen bidea ezagutzeko.
Irakasleak
- Joseba Mirena Agirretxe Kerexeta
- Edorta Arana Arrieta
- Lander Arbelaitz Mitxelena
- Iker Barandiaran Zubiate
- Aiala Fernandez Abalde
- Iñako Gurrutxaga Ugalde
- Libe Mimenza Castillo
- Fernando Morillo Grande
- Bea Narbaiza Amillategi
- Arrate Rodriguez Martin
- Xanti Rodriguez Zumarraga
- Alixe Rodriguez Gil
- Eider Rodriguez Martin
- Leire Ziluaga Lopez
Helburuak
- Transmedia sormenaren eta ekoizpenaren oinarrietan sakontzea.
- Euskal Herrian transmedia ikuskerarekin burututako esperientziei buruz hausnartzea.
- Plataforma eta hedabide desberdinen erabileran murgildu, istorioaren edukia garatzeko eta elkarreragina indartzeko.
Edukiak
- Transmedia narratibaren esangurak eta aplikazioak.
- Egile eta ekoizpen desberdinen abiapuntuak, erreferentziak eta emaitzak.
- Euskal Herriko adibide esanguratsuen azterketa.
- Transmediatasunaren aplikazioa eduki, genero eta hedabide desberdinetan.
Metodologia
Transmedia ikuspegiarekin eginiko ekoizpenen aurkezpena egingo da oso modu praktikoan. Egile desberdinen parte hartzearekin, kasuko azalpenak egingo dira eta gero zatiak ikus/entzun.
Saio bakoitzean, galderak eta iruzkinak egiteko aukera zabalduko da.
Nori zuzenduta
Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei, Ikus-entzunezko komunikazioaren ikertzaileei, gidoilariei, ekoizleei, sortzaileei, komunikatzaileei... orokorrean, interesa daukan edonori.