Joseba Mirena Agirretxe Kerexeta

Izena: Joseba Mirena
Abizenak: Agirretxe Kerexeta
Ikasketak: Magisteritza
Jaioterria eta urtea: 1964

''Porrotx'' (1964, Lasarte-Oria) Magisteritzan diplomatua eta pailazoa.

 Irrien Lagunak klubeko pailazoentzat urte berezia da aurtengoa, Hogeita bost urte igaro dira jada sudur gorriak eta zapata handiak jantzi eta herriz herri euskara eta alaitasuna zabaltzen hasi zirenetik. Asko dira urteak, eta gehiago Euskal Herriko lagunekin batera bizi izan dituzten abenturak, elkarrekin partekatutako irriak, malkoak, muxuak eta besarkadak. Ikuskizun xume batekin hasi ziren haien jaioterrian, Lasarte Orian. Kalean eta eskolatan euskara oso gutxi entzuten zelako, pailazoen emanaldia haurren artean gure hizkuntza modu alaian zabaltzeko aukera polita zela iritzita.

 Poliki-poliki, euskaraz ongi pasatzeko helburuari haurrentzat eta familientzat balio hezigarriak zabaltzeko ahalegina gehitu zioten. Orain dela bi urte, BERRIA eta Elkar argitaletxearekin batera, Irrien Lagunak kluba sortu zuten.

 Urte hauetan guztietan, taldearen kultur emaria oso zabala izan da. Ugariak dira hainbat elkarterekin egindako elkarlanak ere.

 Katxiporreta pailazo taldearen helburu nagusia, Euskal Herrian euskaraz alai bizitzeko aukera egi bihurtzea da, eta ez omen dituzte zapatak erantziko, harik eta guztion artean Euskal Herria Euskal Irri bihurtu arte.

Facebook: Pirritx, Porrotx eta Marimotots.


Inguma
This content has no image, this is a default placeholder.