Euzkadi euzkotarron aberria da?: Euskal identitatearen hausnarketa XXI. mendearen hasieran.

Hasiera - Bukaera data: 2011ko uztailaren 4a - 2011ko uztailaren 5a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2011ko maiatzaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2011ko ekainaren 26a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Sabino Aranaren esaldiak ehun urte beteko dituen honetan, euskal identitatearen oinarritzat izan ditugun hainbat adierazle partikularren inguruko hausnarketa abiarazi nahi dugu. Egungo testuinguru global eta postmodernoan, hizkuntza edota lurraldetasuna bezalako erantzunak euskalduntasuna zer den argitzeko erantzun antzuak direla pentsatuz, orain arte gure nortasuna ulertzeko baliagarria izan zaigun galdera aldatzeko proposamenarekin gatoz: euskal identitatea “zer da” jakin baino, “zelan garatzen da” horretan sakondu nahi dugu. Gure asmoa, beraz, euskal identitatea birsortzen duten praktika eta diskurtsoen azterketan sakontzea da, bide horretan nortasunari dagozkion erantzun aberats eta osatuagoak jasoko ditugulakoan. Era berean, hauen emaitza diren euskal identitatearen errepresentazio edota irudikapenen inguruan hausnartu nahiko genuke: zeintzuk diren, zer aldagairen arabera moldatzen diren eta hauek nork sortu eta zelan birproduzitzen ditugun zalantzan jartzeko asmoz.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal identitatea ulertzeko eta aztertzeko bestelako perspektiba baten beharraz hausnartzea.
  • Hau garatzen duten praktika eta sinboloak identifikatzea eta kolokan jartzea.
  • Euskal identitatearen irudikapen sozialak eta imaginario kolektiboaren osaketaz aritzea.
  • “Euskalduntasunaren” eragileak argitara ekarri (instituzioak, subjektuak, irudikapen sozialak...) eta beraien influentziaz gogoeta egitea.

Edukiak

  • Azken urteetan euskal identitatearen ulerkera teorikoak izan duen bilakaera historikoa.
  • Egungo euskal gizartearen testuinguruaren klabeak identifikatu eta sakondu.
  • Transformatzen ari den euskal identitatea aztertzeko orain arteko erraminta eta ikuskeren egokitzapena: teoria orokorrak (generoa, nazionala...) gure kasura mugatu.

Metodologia

Eduki hauek guztiak behar bezala mamitu ahal izateko, beraz, hiru eguneko iraupena izango duen ikastaro bat egin nahi dugu: goizetan, euskal identitatearen inguruan ikuspegi berritzaile eta desberdin bat proposatzen duten zenbait ikertzaile gazte gonbidatuko ditugu, gaiaren harira egin dituzten ikerketak aurkeztu eta ezagutzeko parada izanik. Arratsaldetan, aldiz, saioei kutsu parte-hartzaileago bat eman nahi diegu, zenbait ariketaren bitartez goizeko eduki teorikoak praktikan jar daitezen. Hauek, hainabt arlotako pertsonen (musika, literatura, kirola...) testigantzek zein bideo-emanaldien bitartez bideraturiko mahai-inguruek borobilduko dituzte, partaideak ikastaroaren zentro bilakatuz. Ikastaroak, beraz, orotara 12 ordu izango ditu: 3 goizez (ikertzaileen eduki teorikoak) eta 2 arratsaldez (testigantza, eta ariketak), lehen bi egunetan; eta 2 ordu goizez hirugarrenean (kurtsoaren balorazioa eta sintesia egiteko).

Nori zuzenduta

Orokorrean, euskal identitatearen inguruan interesa duen edozein pertsonari zuzentzen gatzaizkio. Bereziki, gaia Gizarte Zientzietatik lantzen duten ikertzaileei, eta zehazki, euskal gazte ikasle zein lizentziatuei.

Jakintza-arloak