Irakurketa, idazketa eta kalkulua: zailtasunak azaleratzen direnean

Hasiera - Bukaera data: 2026ko apirilaren 15a - 2026ko maiatzaren 8a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Irakurketa, idazketa eta kalkulua: zailtasunak azaleratzen direnean

Aurkezpena

Ikastaro honen bidez ikaskuntza-zailtasun espezifikoen inguruan ikasleei eskola inklusiboan laguntzak eskaintzeko beharrezkoak diren ezagutzak landuko dira. Horretarako, Dislexia, Disortografia eta Diskalkulia zer diren eta konstrukto hauen atzetikan dauden teoriak eta konplexutasunak landuko dira, nola antzeman eta konpetentzietan identifikatu eragiten zailtasun duten hauen (oinarrizko sintomatologia, kurrikulumeko zehar‐konpetentziak edo zein konpetentzia orokorrak eta diziplina baitako/diziplinarteko edo berariazko oinarrizko konpetentziak), bai zuzenean bai era zeharkakoan.

Honetaz gain, eskolan ezarri beharko ziren laguntzak eta egokitzapenak ikasleen perfil desberdinentzako ikasiko dira, bai zailtasunei zuzenean aurre egiteko baita zailtasun hauen zeharkako ondorioetara aurre egiteko ere.

Irakasleak

Helburuak

Irakasleek ikaskuntza-zailtasun espezifikoak (dislexia, disortografia eta diskalkulia) ezagutzea eta horiek dituzten ikasleen beharrei erantzuteko beharko dituzten tresnak, estrategiak eta laguntza didaktikoak praktikan jartzen jakitea, eskolako lanaren barnean, inklusibitatearekin eta lankidetza egituratuarekin da ikastaroaren helburu nagusia.

  • Dislexia, Disortografia eta Diskalkuliaren ezaugarriak.
  • Dislexia, Disortografia eta Diskalkuliaren diagnostikoa: diagnosi eskuliburuak eta adituen ikuspuntuak eta praktika klinikoa.
  • Detekziorako prozesuak eta tresnak.
  • Irakurketa-idazketa prozesuan eta diskalkulia dagoenean, erantzuteko estrategiak, tresnak eta materialak eskaini eskola inklusiboan.
  • Ikaskuntza zailtasunen zeharkako ondorioak.
  • Ikasketa zailtasunei aurre egiteko errekurtsoak eta tresnak (digitalak eta ez digitalak).
  • Ikasgai desberdinetarako egokitzapenak: euskararen irakaskuntzan.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Plataformaren egitura eta funtzionamendua azaltzeko, UEUko lantaldeak ekoizturiko bideo- tutorialak eskegiko dira, nabigazioa erraztu eta konpetentzia digitaletan ahal beste trebatu daitezen.

Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, hots, ikastaroaren metodologia aktiboa, berritzailea, IKTez hornitua eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da. Izan ere, eguneroko lanean aurki ditzaketen arazoak edo erronkak planteatuko zaizkie, jarduera ezberdinen bitartez bidera ditzaten. Zentzu horretan, ikastaroa bere osotasunean partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu.

Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesuaren ibilbideari eta konpetentzien garapenari garrantzi handia eskainiz. Izan ere, partaidea bera izango da, interakzioa eta komunikazioa ardatz izanda, norbere ezagutzak eraikitzearen arduradun.

Sortze prozesu horren akonpainamendurako, eduki kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira (dokumentuak, artikuluak, liburuak, bideoak, galdetegiak, H5Pak, etab). Horrez gain, gaian sakontzeko parada egon dadin, beharrezkoa denean material osagarria gehituko da, baliabide didaktiko desberdinez osatua. Kasu batzuetan, irakasleek gaien sintesiak prestatuko dituzte, esanguratsuena laburbilduz eta ideia-bilduma eran eskainiz. Lanketa modu batera edo bestera egindakoan, jorratutakoaren inguruko jarduera praktikoak proposatuko dira, ikasleen parte hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Maila pertsonalean gogoetak sustatzea ez ezik, hausnarketa kolektiboetara salto egiteko planteamenduak ere mahai gaineratuko dira, horretarako, talde lanak erabiliz (informazioa bilatu, esku hartzeak proposatu... adibidez).

Ikasketa prozesu osoan zehar, talde-dinamiken euskarri nagusia izango da Ikasgelako foroa, beste IKT tresna batzuekin batera (wikiak, tailerrak, talde foroak, taldeko mezularitza sistema... baliatuko dira hori aurrera eramateko), eta norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera eskainiko duten hainbat tresna ere eskura egongo dira (Ikasgela foroa, nagusiki). Honez gain, ikaskuntza ez-formalari lekua emate aldera, Kontu kontari foroa zabalduko da, gaiarekin lotutako baina ikastaroaren eginkizunetatik harago doazen intereseko materialak partekatu ahal izateko (jardunaldiak, antzerkiak, albisteak, etab.). Ikasleak momentu oro irakasleen zein UEUko aholkulari pedagogikoen jarraipena eta tutoretza izango ditu (foro bidez, mezularitzatik, postatik, BBB plataformen bidez egindako saio birtualetan...). Gainera, norbere ikasketa prozesuaren jarraipena egiteko, ikasleak plataformak eskainitako ikastaroaren osaketa egoera eguneratuaren berri izango du uneoro.

Ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izatea sustatuko den arren, irakasleak bidelagun izango dira, bai ikaslea motibatzeko bai ikasleari sortzen zaizkion zalantzei eta zailtasunei erantzun aproposena emateko ere. Arreta pertsonala eta banakakoa emango da, bakoitzaren beharrei arreta jarriz eta aterabide egokituak proposatu asmoz. Mezuak 24-48 orduko epean erantzungo dira, aholkularitzak baliagarriak izan daitezen eta ikaslearen erritmoan aurrera egiten lagundu dezaten. Aipatu, ikastaroa bitartean berau moldatu eta egokituko dela, baldin eta ikasleen beharrek eta interesek horrela eskatzen badute. Hots, ikastaroaren diseinua malgua izango da, ahalik eta gehien partaideen neurrikoa izan dadin. Hori horrela izanik ere, ikastaroarekin lortu nahi diren helburuak bete beharko dira. Beste hitz batzuetan, prozesuan sortzen diren beharren arabera lanketa sakonagoa egin daiteke esparru batean edo bestean, baina beti ere, aurrez zehaztutako gutxieneko helburu eta edukiak lehenetsiz.

Baliabide pertsonalei dagokienez, ikastaroaren koordinazioa eta jarraipena egiteko, UEUko lantaldea egongo da: irakasleak, aholkulari pedagogikoak eta teknikari akademikoak.

Nori zuzenduta

Zornotzako Barnetegiko irakasleei.

Jakintza-arloak