009 Krisi ekosozialaren erdian, zer egin dezakegu hezkuntzatik?

Irakasleak
Helburuak
- Krisi ekosoziala aurkeztea.
- Krisi ekosozialak eta honek hezkuntza-testuinguruan duen garrantzia ulertzea.
- Ingurumen-kontzientzia eta kontzientzia soziala hezkuntzan integratzen duten estrategia pedagogikoen inguruan hausnartzea.
- Hezitzaileak gaitzea ikasleen parte-hartze aktiboa eta arduratsua gai ekosozialetan sustatzeko.
Edukiak
- Krisi ekosozialei buruzko egungo adibideak aztertzea, haien kausak eta ondorioak ulertzeko.
- XXI. mendeko erronkak ulertzeko ingurumen-hezkuntzaren oinarriak.
- Hezkuntza ekosoziala hainbat diziplinatan integratzeko metodoak.
- Hezkuntza ekosoziala ikuspegi berritzaileak aurkeztea.
- Ingurumen- eta gizarte-gaietan ikasleen parte-hartzea areagotzeko estrategiak.
- Eskolako proiektu ekosozialak diseinatu eta gauzatzeko orientabideak.
Metodologia
Ikastaroa modulu desberdinetan antolatuko da. Modulu bakoitzak oinarri teorikoak eta aplikazio praktikoak planteatuko ditu. Parte-hartzaileek beren hezkuntza-inguruneetan esperimentatu ahal izateko orientabideak jasoko ditu, eta esperientziak, erronkak eta lorpenak talde-saioetan partekatuko dituzte, ondorioak elkarlanean aztertu eta finkatzeko. Ikastaroa era asinkronoan egingo da orohar baina bi saio gutxienez modu sinkronoan edo aurrez aurre izango dira.
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da.
Nori zuzenduta
Irakasleei orokorrean.