201 Ikaskuntza zailtasun-espezifikoak. Dislexia, Disortografia eta Diskalkulia

Hasiera - Bukaera data: 2026ko martxoaren 2a - 2026ko apirilaren 24a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko irailaren 12a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko irailaren 26a
201 Ikaskuntza zailtasun-espezifikoak. Dislexia, Disortografia eta Diskalkulia

Aurkezpena

Ikastaro honen bidez ikaskuntza-zailtasun espezifikoen inguruan ikasleei eskola inklusiboan laguntzak eskaintzeko beharrezkoak diren ezagutzak landuko dira.

Horretarako Dislexia, Disortografia eta Diskalkulia zer diren eta konstrukto hauen atzetikan dauden teoriak eta konplexutasunak landuko dira, nola antzeman eta identifikatu zailtasun hauen sintomatologia, kurrikulumeko zein konpetentzietan eragiten duten (oinarrizko zehar‐konpetentziak edo konpetentzia orokorrak eta diziplina baitako/diziplinarteko edo berariazko oinarrizko konpetentziak), bai zuzenean bai era zeharkakoan. Honetaz gain, eskolan ezarri beharko ziren laguntzak eta egokitzapenak ikasleen perfil desberdinentzako ikasiko dira, bai zailtasunei zuzenean haurre egiteko baita zailtasun hauen zeharkako ondorioetara aurre egiteko ere.

Irakasleak

Helburuak

  • Dislexia, Disortografia eta Diskalkulia nahasmenduak zer diren ezagutzea.
  • Zailtasun hauen inguruan erabiltzen diren nomenklatura desberdinak eta bakoitzaren xehetasunak ezagutzea.
  • Hezkuntza beharren detekzioa eta identifikazioa bideratzeko prozesua eta tresnak lantzea.
  • Ikasle hauen egoera eta gelako giroa hobetzeko estrategiak ezagutzea.
  • Ikastetxeko profesionalen elkarlanean eta tutore-familia elkarlanean aritzeko tresnak ezagutzea.
  • Familien kudeaketa egiten jakitea, bere seme-alaben egoera eragiten dien egonezina kontutan izanik.
  • Errealitatean aurkitu ditzazketen kasuetan oinarrituz, ikasketa prozesu esanguratsua sustatzea.
  • Kasu desberdinen beharrak (akademikoak eta pertsonalak) identifikatzeko gai izatea.
  • Kasu espezifikoen zailtsunak eta beharrak aztertu ondoren esku-hartze bat eta egokitzapenak proposatzeko gai izatea.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea, errekurtsoen garapenerako eta existitzen diren errekurtso digitalen erabilera hobeezina egiteko.
  • Beste profesionaleekin elkar-lana egitearen garrantzia ulertzea.

Edukiak

  • Dislexia, Disortografia eta Diskalkuliaren ezaugarriak.
  • Dislexia, Disortografia eta Diskalkuliaren diagnostikoa: diagnosi eskuliburuak eta adituen ikuspuntuak eta praktika klinikoa.
  • Detekziorako prozesuak eta tresnak.
  • Irakurketa-idazketa prozesuan eta diskalkulia dagoenean, erantzuteko estrategiak, tresnak eta materialak eskaini eskola inklusiboan.
  • Ikaskuntza zailtasunen zeharkako ondorioak.
  • Elkarlan kolaboratiboa familiekin.
  • Nahasmendu hauen beharrei erantzuteko ebaluazio psikopedagogikoaren prozesua ikastetxean.
  • Detekzio espezifikorako tresnak eta erabilera.
  • Ikasketa zailtasunei aurre egiteko errekurtsoak eta tresnak (digitalak eta ez digitalak).
  • Ikasgai desberdinetarako egokitzapenak.
  • Profesionalen arteko elkar-lana.
  • Norbanako Jarduera Plana (NJP).

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

Nori zuzenduta

Irakasleei orokorrean.

Jakintza-arloak