SORMENEAN HEZI KULTURAN BIZI. III. jardunaldiak Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak
Aurkezpena
Hezkuntza arautuan zein ez-arautuan euskarazko kulturgintzaren transmisioak ditue gabeziak ezagutu ostean, hedabideetakoak aztertu gura ditugu 2024 honetan. Horretarako antolatuko dugu. Sormenean hezi, kulturan bizi. III jardunaldia. Hedabideak
Euskarazko kulturgintzaren transmisioa ataka larrian dago, hori ukaezina da, eta hedabideekiko ezagutza eta ondoriozko elkarlana ataka estu horretatik onik ateratzeko ezinbestean jorratu beharreko lan-ildoa dela uste dugu. Zer esanik ez, erabat digitalizatuta dagoen komunikazio aro berri honetan.
IKERKETA BATEN EMAITZA: EUSKARAZKO KULTURGINTZAREN PRESENTZIA HEDABIDEETAN. AZTERKETAREN EMAITZAK.
Ikerketa honetan, euskarazko kulturgintzaren hedabideetako presentzia nolakoa den ezagutzeko hedabide digitalak aztertu dira. Landuko den lagina Euskal Herriko 11 komunikabideek osatzen dute. Hedabide horien webguneetako "kultura" kategorian 2023an argitaratutako eduki guztiak bildu dira eta corpus hori bi ardatzen arabera arakatu da:
- Euskarazko kurtulgileak/euskarazko kultura zenbat agertzen den.
- Nortzuk agertzen diren.
MAHAI-INGURUA: ZERTAN DA EUSKARAZKO KULTURGINTZAREN KOMUNIKAZIO-JARDUNA?
Euskarazko kulturgintzan eta beronen edukien hedapenean aritzen diren eragileak elkartuko ditugu, nork bere orain arteko esperientzia, egunerokoa eta etorkizunerako aurreikuspenak plazaratu ditzan. 2 orduko mahai-ingurua izango da, zeinetan patxadaz, luze eta sakon hausnartuko dugun.
KULTUR KUOTAK HEDABIDEETAN: NAZIOARTEKO EREDUAK
Munduko hamaika herrialdetan daude indarrean tokiko kultura ezagutarazteko eta kultura horren fruitu zahar zein berriak komunikabide eta hedabideen bitartez gizarteratzeko planak eta legeak. Baita hizkuntza propioa hegemonikoa den Mendebaldeko estatuetan ere. Urrutira joan beharrik ez daukagu horren adibideak aurkitzeko: Frantzian, esate baterako, irratiz aireratutako musikaren ehuneko bat estatuko lurraldeetan ofizial diren hizkuntzetan kantatua behar du, legez.
Frantzia ez da bakarra izan inguruotan halako araudiak ezartzen. Izan irrati, izan telebista, izan plataforma digital... kultur kuotak Europako estatu gero eta gehiagotan ari dira ezartzen. Pandemia ostean, areagotu egin da halakoen ugalketa.
Zer gertatu da azken urteotan, bada, kultur kuota horien beharra areagotzeko? Hizkuntza gutxituetan ardaztutako kultur eta komunikazio sistemei zein ekarpen egin diezaiekete kuoten ezarpenak?
Galdera horiei erantzuten hasiko gara bi hitzaldiren bitarteZ