Elkarrekin hobe? Euskal lurraldeen arteko artikulazioak hizpide.

Data: 2024ko ekainaren 26a
Ordutegia: Asteazkena. 10:00-18:45
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 22a
Matrikulatu

Aurkezpena

Iratzar Fundazioak eta Udalbiltzak elkarlanean antolatutako ikastaro edo tailer honetan, gogoeta kolektiboa egin nahi dugu euskal lurraldeen arteko artikulazioen inguruan, alegia euskal barne geopolitikaz. Horretarako, lehenik, kokapen historiko eta teoriko kontzeptuala egingo dugu. Bigarrenik, egungo egoera eta aukerak aztertuko ditugu etorkizunerako bideak elkarrekin pentsatzeko. Eta, azkenik, mugaz gaindiko burujabetza ariketa eta egitasmo praktikoak ezagutuko ditugu, ondorioak atera eta, ahal dela, dinamika berriak saretzeko.

Goizean bi mahai-ingururen bueltan antolatutako eztabaida eta hausnarketa izango da. Arratsaldean berriz, Udalbiltzak dinamizatuko duen tailerra izango dugu. Bertan, elikadura, energia, kultura edota monetaren esparruetan martxan jartzen ari diren hainbat ekimen ezagutu eta aurrera begirako aukerak eztabaidatuko ditugu elkarrekin.

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute Iratzar Fundazioak, Udalbiltzak eta UEUk.

    

Helburuak

  • Gure herriari inposatzen zaizkion mugez eta lurralde zatiketaz hausnartzea.
  • “Elkarrekin hobe” aldarri edo kontzeptualizazioaren atzean dauden aukerak mahaigaineratu eta elkarrekin eztabaidatzeko tartea hartzea.
  • Euskal lurraldeen artean egituratu daitezkeen dinamika eta instituzioen aukeraz gogoetatzea.
  • Mugaz gaindiko harremanak edota egitasmoak aurrera ateratzen dituzten eragileen iritziak jaso eta indarrak saretzea.

Nori zuzenduta

Nazio mailako egitasmoetan parte hartu edota lurralde edo udalerrien arteko elkarlan ekimenetan aritzen diren militante edo boluntarioentzat. Akademian edo akademiatik kanpo mugez, euskal barne geopolitikaz, lurralde zatiketaz edota elkarlanaren beharrarekin kezkatuta daudenentzat. Euskal Herriaren geroaz kezka edo interesa duen herritar ororentzat.

Jakintza-arloak