Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria.

Aurkezpena
Ikastaroa larunbatetan izango da: Martxoaren 9an eta 16an.
Gaur egun, miloika irudiz inguratuta eguneroko bizitzan, Visual THinking-a errealitatera hurbiltzeko modu bat da, ideiak analizatu, antolatu eta aurkezteko modua. Ikasteko eta irakasteko balio digun tresna, ulertzeko eta azaltzeko, errealitatea hobetu ezagutzeko, eta horren aurrean gure begirada antolatzeko.
Ikastaro praktiko honetan, gure eskua marrazten askatzeko balioko digu: zirriborroak, testuak eta irudiak bateratuz, erreflexioa sustatu, ideiak partekatu eta erabakiak hartzen laguntzeko.
Ikastaroaren inguruko informazio gehiago, irakasleari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.
Irakasleak
Helburuak
- VisualThinking oinarrizko ezaugarriak ezagutzea eta praktikan probatzea
- (VThk) Ikasteko eta Irakasteko dituen onurak ezagutzea eta frogatzea
- Analizatu VThren abantailak pentsatzen ikasteko eta irakasteko. Pentsadore bisualen sarea ezagutu eta osatu
Edukiak
- Elementu bisualak ezagutu eta praktikatu arlo ezberdinetan (pertsonalean, profesionalean, ikaskuntza/irakaskuntzan…).
- Ikas irakasteko tresna bisual digitala sortu (NIA/PLE).
- Mapa Visual bat osatu eta partekatu.
- Visual Thinking eta ideien sormena.
- Visual thinking digitala (zure proiektuak digitalizatu tablet batekin).
Metodologia
Metodologia aktiboa izango da. Tailer moduan. Ikasten duguna segituan jarriko dugu martxan eta elkarrekin partekatu egingo dugu egin dugunaren inguruan hausnarketa sustatuz.
Nori zuzenduta
Irakasleei eta irakaskutzaren profesionaleei orokorrean eta bere bizitza hobetu antolatu nahi duen edozeinentzat.