Begirada sistemikoaren garrantzia eskola testuinguruan

Hasiera - Bukaera data: 2024ko otsailaren 3a - 2024ko martxoaren 2a (Larunbatak)
Ordutegia: 10:00-14:00/15:30-18:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 14
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urtarrilaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko urtarrilaren 29a
Begirada sistemikoaren garrantzia eskola testuinguruan

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: otsailak 3 eta martxoak 2 (larunbatak)

Ikastaro honetan hezkuntza sistemikoaren oinarria eta praktika ezagutzeko eta bizitzeko aukera izango duzu. Hezkuntzak, gaur egun bizi dugun egoerara egokitzeko eskatzen dituen ulermena eta konponbide berriei bestelako begirada bat eskaini nahi die. Izaera inklusibo, orekatu eta globala duen hezkuntzaren irakurketa berri honek, eskola eta familien arteko loturaren oinarriak jaso eta ulertu nahi ditu.

Informazio gehiago, irakasleari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu,

Irakasleak

Helburuak

• Teoria sistemikoaren nondik norakoak ezagutaraztea.

• Ariketa sistemikoen bidez norbere burua gehiago ezagutzea.

• Hezkuntza sistemikoaren alderdi esperientziala ezagutzea.

• Gatazken konponbiderako tresnak ezagutu eta hezkuntza eremuan eta gure harremanetan aplikatzea.

Edukiak

• Bert Hellinger-en lege sistemikoak.

• Begirada sistemikoa: familiak eta ikasleak nola begiratu.

• Gatazken ebazpena: gure sufrimenduaren aurrean zer egin, nola konpondu.

• Emozioen kudeaketa. Emozioak ezagutu, bizi eta liberatu.

Metodologia

Metodologia praktikoa eta fenomenologikoan oinarrituz, gai nagusiak ariketa sistemikoen bidez landuko dira.

Ikastaroa hein handi batean praktikoa izango da.

Nori zuzenduta

Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.

Alor desberdinetan lanean ari diren profesionalei edo gaian interesa duenari.

Jakintza-arloak