Euskal Herriko I. Hika Topaketa.

Aurkezpena
Azken urteotan hitanoa biziberritzeko egitasmoak ugaritu egin dira. Kasu gehienetan eragileak nor bere aldetik ari dira langintza horretan, besteak zertan dabiltzan jakin gabe eta elkarlanerako aukerarik gabe. Euskal Herriko I. Hika Topaketaren helburua hitanoa bultzatzen ari diren eragileak batzea da, elkar ezagutzeko eta elkarlanerako bideak planteatzeko. Lan-topaketa bat da, beraz. Goizean hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu ditugu, hitanoa bultzatzeko sortutako hainbat esperientziari buruzkoak, eta arratsaldean, berriz, lan-mahaiak, parte-hartzaile guztientzat, hausnarketarako eta proposamenak egiteko. Asmoa: topaketatik ondorio batzuk atera ahal izatea eta ibilbide baten hasiera-puntua izatea.
>>> Ikusi hemen antolatzaileari egindako elkarrizketa: Idoia Etxeberria: "Badirudi badagoela hitanoa biziberritzeko nahia, eta horregatik da garrantzitsua elkartzea"
Jardunaldi hau UEUk eta Badihardugu euskara elkarteak elkarlanean antolatu dute.
Oñatiko udalaren babesarekin.
Babesle eta laguntzaileak:



![]()
Irakasleak
- Aintzane Agirrebeña Ubera
- Ziortza Aldekoa-Otalora Astarloa
- idoia etxeberria elorza
- Garbine Idoeta Baskaran
- Saroi Jauregi Aiestaran
- Mirentxu Lako Lakunza
- Ritxi Lizartza Urrestaratzu
- Beñat Muguruza Aseginolaza
- Fernando Oiartzun Sagastibeltza
- Asier Sarasua Aranberri
- Josune Zabala Alberdi
- Amaia Zaldua Arrillaga
- Nerea Zubia Aranguren
Helburuak
- Topaketaren helburu nagusia saretzea da: elkar ezagutzea, indarrak batzeko eta elkarlanerako bideak eraikitzeko.
- Hitanoa bultzatzeko sortu diren era askotako egitasmoak eta esperientziak ezagutaraztea. Adibidez, ikastetxeetan egiten ari direna.
- Euskal Herri mailako ikuspegia eraikitzea, parte-hartzaile guztien artean, tokian tokiko egoerak, nahiak eta asmoak ezagututa.
- Aurrera begira zer eta nola egin daitekeen erabakitzea, indarguneak eta ahulguneak identifikatu ondoren.
Nori zuzenduta
Adituak baino arituak batu nahi ditugu, hitanoa biziberritzeko lanean ari diren pertsonak: hika irakasleak, euskara teknikariak, euskara elkarteetako kideak, ikerlariak eta hitanoa bultzatzen ari diren bestelako eragileak, Euskal Herriko txoko guztietakoak.