Haur eta gazteen transexualitatea: sexu aniztasunaren balioa

Data: 2023ko urriaren 21a (Larunbata)
Ordutegia: 10:00-14:00-15:30-17:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 6
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko urriaren 18a
Haur eta gazteen transexualitatea: sexu aniztasunaren balioa

Aurkezpena

Ikastaroaren data: urriak 21 (larunbata)

Transexualitateari buruz ari gara jaiotzean, genitalak behatuta, sexua esleitu eta beren sexu-identitatearekin bat ez datorren pertsonek bizi duten errealitateari buruz ari garenean.

Kultura zein garai historiko guztietan existitu izan da, baina gure testuinguruan, duela oso gutxira arte, helduen kontutzat genuen. Haur eta gazteen transexualitatea ikusezina izateaz gain, pentsaezina ere bazen. Zorionez, gaur egun errealitatea hau pentsatu, ulertu eta, ondorioz, lagundu dezakegu. Are gehiago, haurtzaroa eta nerabezaroa euren sexu-identitatearen arabera bizi den transexualitate egoera dauden pertsonen lehen belaunaldia ezagutzen ari gara.

Ikastaro honetan, sexologiaren eremu teorikotik, gai horren inguruan emandako azken aurrerapenak aurkeztuko ditugu. Gainera, transexualitatea esparru guztietan laguntzeko ahalmenak landu eta baliabideak eskainiko ditugu.

Informazio gehiago, Bea Sever adituari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.

Irakasleak

Helburuak

• Transexualitatea aniztasun adierazpen bezala ulertzeko kontzeptuak eta oinarrizko ideiak ezagutzea.

• Transexualitate egoeran dauden neska-mutilen bizitza prozesuak laguntzeko ahalmenak garatzea, eskolan, etxean, zein gizartean.

• Bide lagunak izateko baliabideak eskaintzea.

Edukiak

1. Kontzeptuak eta oinarrizko ideiak

2. Okerreko adierak, mitoak eta gezurrak

3. Etxean lagundu. Etapak eta seinaleak

4. Eskolan lagundu

5. Gorputzaren bizipena. Pubertaroa eta nerabezaroa.

6. Legeak eta protokoloak.

Metodologia

Teoriarekin batera, bizipen pertsonalen adibideak tartekatuko ditugu, bai hizlariak berak kontatuta, baita ikus-entzunezkoen bidez ere.

Taldekako dinamikak, banakako ariketak eta hausnarketarako jarduerak izango dira.

Edozein unean galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera egongo da.

Amaitzean, parte hartzaileei baliabideen zerrenda bat banatuko zaie.

Nori zuzenduta

Gaiarekin interesa duen pertsona orori.

Jakintza-arloak