Hezkidetza, hezkuntza irauli dezakeen begirada

Hasiera - Bukaera data: 2023ko azaroaren 11 - 2023ko azaroaren 12a (Larunbata)
Ordutegia: 10:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 7
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko azaroaren 7a
Hezkidetza, hezkuntza irauli dezakeen begirada

Aurkezpena

Ikastaroaren data: azaroak 11 (larunbata)

Badira urte batzuk, SKOLAE programaren baitan, Nafarroako ikastetxeetan hezkidetzarako planak zehaztu eta garatzen ari direla. Irakasleen banakako ekimen edo proposamenetatik, hezkidetza sistematizatzearen aldeko urratsak ematen ari dira. Ezer ez da duela bostpasei urte bezala: hezkidetzak badu presentzia eskoletan. Efemerideak dira horren lekuko. Hala ere, hezkidetza eguneroko jardunean (programazioetan, ebaluazioan, harremanetan, edukietan, ikasleen partehartzean…) txertatzetik urrun gaude oraindik. Bide horretan, ikastetxe hezkidetzailea eraikitzeko oinarriak identifikatu eta elkarri nola eragiten dioten aztertzea da ikastaroaren helburua.

Informazio gehiago, irakasleari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.

Irakasleak

Helburuak

• Hezkidetzaren helburuetara hurbiltzea.

• SKOLAE hezkidetzarako programa ezagutzea.

• Praktika hezkidetzaileak ezagutzea eta irudikatzea.

• Sexu-heziketa eta tratu onen edukiak gelaratzeko baliabideak ezagutzea.

Edukiak

1. SKOLAE programa.

  • Helburuen dekalogoa.
  • Irakasleen prestakuntza.
  • Ikastetxeetako Hezkidetza plana.
  • Sareetako lana.
  • Praktika onak.

2. Sexu-heziketa eta tratu onak.

  • Sexu-heziketa, kontzeptua bera.
  • Eskura ditugun baliabideak.

Metodologia

Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da. Proposamen dinamikoen bitartez, elkarrekin hausnartzeko tartea sortu eta eskoletan, gelaratzeko, jarduerak partekatuko eta irudikatuko dira.

Nori zuzenduta

Unibertsitateko ikasleak, irakasleak, hezitzaileak, berdintasun teknikariak, familiak, gaiarekin interesa duen edonor.

Jakintza-arloak