Osasun Bakarra. Animalien, gizakien eta ingurunearen osasunaren arteko lotura.

Aurkezpena
Osasun Bakarra, ingelesez One Health, kontzeptua 2000. urteko hamarkadaren hasieran erabiltzen hasi zen, eta, hitz gutxitan, ezaguna zen nozio bat laburbildu zuen: gizakien eta animalien osasuna elkarren menpekoak dira, eta bat egiten duten ekosistemekin lotuta daude. Zoonosiak, era naturalean animalietatik gizakietara zein alderantziz transmititzen diren gaixotasunak dira eta hauetako batzuk artropodo bektore bidez kutsatzen dira edo animali basatiak dituzte gordailu. Beste aldetik, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen presentzia areagotzen ari da munduko leku guztietan, gaixotasun infekzioso arruntak tratatzeko dugun antibiotikoen gaitasuna mehatxatuz. Arazo multifaktorial hauen konplexutasunari aurre egiteko Osasun Bakarraren ikuspuntutik egin behar da lan. Ikastaro honetan, ikuspegi zabal batetik Osasun Bakarraren arlo desberdinak landuko dira, Euskal Herriko adibideak erabiliz.
.
Ikastaro hau NEIKERrekin elkarlanean antolatu da.
Helburuak
- Osasun Bakarrarekin erlazionatutako oinarrizko gaiak modu orokor batean ikastea.
- Osasun arazoak modu integralean ulertzea eta Osasun Bakarraren ikuspegia beharrezkoa dela barneratzea.
- Osasun Bakarrarekin erlazionatutako arazo, soluzio eta ikerketak Euskal Herriko adibideekin ulertzea.
Metodologia
Hainbat irakasleren hitzaldi eta aurkezpenak.
Nori zuzenduta
Osasun Bakarraren ikuspuntuarekiko interesa daukan herritar guztioi zuzendua dago.