Hizkuntzalaritza klinikoko I. jardunaldia: hizkuntza nahasmenduen azterketa eta esku-hartzea euskaldunengan, ikerketa eta arlo klinikoaren ikuspegitik.

Data: 2020ko irailaren 4a (Ostirala)
Ordutegia: 9:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 9
Matrikula-epearen hasiera: 2020ko maiatzaren 25a
Matrikula-epearen bukaera: 2020ko irailaren 4a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Hizkuntzalaritzako arlo askotan, euskarari buruzko ikerketa lan ugari argitaratu baldin badira ere, hizkuntzalaritza klinikoa ez da garatua izan. Orain arte, oso datu gutxi bildu dira “hizkuntza nahasmenduez” edo “hizkuntza patologien sintometaz” euskaraz. Hizkuntza garapeneko arazoak edo burmuineko istripu baten ondoriozkoak edo dementziei loturikoak euskaraz aztertzeko tresnen eskasa ere bada. Euskal Herriko egoera soziolinguistiko konplexuak agian traba egin dio tresna estandarizatuak izateari, eta horren ondorioz, ikerketen garapena murriztu zitekeen.

Hala ere, azken urteotan lan batzuk azaleratu eta azaleratzen ari dira eta eraikitze prozesu horretan diharduten aktoreen topaketa antolatzea ezinbestekoa agertzen da, hamarkada berri honetan euskaraz hizkuntza patologien ikerketa eta esku hartzea nola garatu nahi dugun eta dezakegun gogoetatzeko. Hizkuntza nahasmenduak aztertzeko ikuspegi teorikoa (psiko-hizkuntzalaritza, neurozientzia kognitiboak) eta klinikoa (esku-hartze ortofonikoa/logopedikoa, neurologikoa, psikiatrikoa) elgarrekin doazelako, bi ikuspegi hauei lekua egingo zaie, hizkuntzalaritza klinikoko lehen topaketa honetan.

 

Jardunaldi hau UEUk eta IKER Euskara eta Euskal Testuen Ikerketa Zentroak elkarlanean antolatu dute.

Irakasleak

Helburuak

  • Hizkuntza patologien euskarazko manifestaldietaz dakiguna partekatzea.
  • Euskaldunengan hizkuntza aztertzeko tresnak zointzuk diren aurkeztea.
  • Bidean dauden ikerketa proiektuen berri ematea.
  • Euskaldunengan eta eleaniztunengan hizkuntza patologien aztertzeak eta ikertzeak zertarako balio duen, ikuspegi teoriko eta klinikotik, azaltzea.

Metodologia

Ordu erdiko hitzaldiak/aurkezpenak+ solasaldi/eztabaida/topaketa orokorra.

Nori zuzenduta

Unibertsitateko ikerlari, irakasle eta ikasleei : hizkuntzalaritzan, psikologian, neurozientzetan, medikuntzan, etab…

Arlo klinikoko profesional, irakasle eta ikasleei : ortofonista-logopeda, ergoterapeuta, psikologo, neuropsikologo, erizain, mediku (pediatra, neurologo, psikiatra), etab…

Jakintza-arloak