Nazio marka. Nola transmititu gure balioa. Zorutik zimendutara. (Mintegia)

Data: 2019ko uztailaren 4a (Osteguna)
Ordutegia: 9:00-13:00/15:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 7
Matrikula-epearen hasiera: 2019ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2019ko uztailaren 2a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Mintegia Nazio markagintza. Nola transmititu gure balioa liburuan oinarrituko da eta nazio marka zergatik nolakoa eta nola galderei erantzungo die.

Ikuspegi teoriko eta praktikoa uztartuko dira bertan eta nazio marka sortzeko bidai-orriaren trazu nagusiak marrazteko asmoz gako hauek landuko ditugu:

  • Nazio marka kontzeptura hurbiltzen jarraitu eta afera nagusien inguruan hausnartu
  • Praktika onak ezagutu eta hauetatik ikasi
  • Nazio marka(gintzak) kultura eta lurralde garapenari egin diezaiekeen ekarpena zehaztu
  • Branding-aren ikuspegi operatibotik hitzetatik ekintzetara pasatzeko proposamena osatu
  • Mintegian ikasitakoa, landutakoa, eztabaidatutakoa... sistematizatu eta ideien mapa sortu.

Parte-hartzaileen artean arlo oso ezberdinetako aditu, aritu eta interesdunak izango ditugu eta horrela gaiak eskatzen duen ikuspegi anitz eta poliedrikoa izatea bermatuko dugu.

Irakasleak

Helburuak

  • Egun gure balioa transmititu, egituratu eta ikusgarri zein eragarria egiteko zimenduak eraikitzen hastea.
  • Mapa berriak ulertzeko eta gure balio eta interesen arabera kokatzeko koordenatuak identifikatzea.
  • Nazio marka(gintza)n aditu, aritu eta interesdunen sarea osatzea
  • Euskal Herrian egun nazio marka(gintza)n dauden gako nagusiak identifikatzea eta hauek ikuspegi eraikitzailetik lantzea.
  • Aurrera begirako estrategiaren trazuak marraztea.

Edukiak

09:00-09:15 Saioren nondik norakoak aurkeztea eta espektatibak argitzea.

  • Naroa Jauregizuria Lopategi
  • Lorea Arakistain Azpiri (PuntuEUS)

09:15-09:30 Nazio-marka(gintza) gako nagusiak kokatzea.

  • Naroa Jauregizuria Lopategi

09:30-11:00 Nazio Markari hiru begirada.

  • Izenetik. Iñaki Azkoaga Bastida (aholkularia)
  • Berrikuntza soziala. Gorka Eskiau Idoiaga (Agirre Center)
  • Tourism place making. Aurkene Alzua Sorzabal (DU)

 

11:00-11:30 Atsedenaldia

 

11:30-12:20Praktika eredugarriak: zer ikasi.

  • Basque culture marka eta prozesuaren aurkezpena. Mikel Lasa Iza (Etxepare Institutua)
  • Arras Baztan marka eta prozesuaren aurkezpena. Joseba Otondo Bikonda (Baztango Alkatea)

12:20-13:00 Nazio marka zergatik, nola nolakoa eta nola Kulturatik.

  • Gexan Sors Muniategi (Elkar)
  • Haizea Barcenilla Garcia (UPV/EHU)
  • Aitor Agirre Galdos (Moriarti Ekoiztetxea eta MU)

 

13:00 Bazkaltzeko tartea

 

15:00-15:40 Nazio marka zergatik, nola nolakoa eta nola lurralde garapenetik.

  • Xabi Perez Dorronsoro (Goierri Valley)
  • Imanol Esnaola Arbiza (Gaindegia)
  • Iker Elosegi (Laborantza Ganbara)

15:40-16:40 Nazio marka(gintza) hitzetatik ekintzetara ikuspegi operatiboa.

  • Josu Bergara Aretxabaleta (Burutu)
  • Itziar Luri Equiza (Labrit)
  • Xabi Igoa Eriz (AZK)
  • Edorta Azaola Estevez (Brand Corner)

16:40-17:40 Nazio marka(gintza) lanketa kolektiboa.

  • Naroa Jauregizuria Lopategi
  • Lorea Arakistain Aizpiri

17:40-18:00 Azken ondorioak eta aurrera begirakoak.

Metodologia

Aurkezpenak. Mahai-inguruak. Elkarrizketak. Lantaldeak. Ideien mapak eta beste hainbat parte hartze teknika.

Nori zuzenduta

  • Nazio eraikuntzan eta garapenean interesa daukatenei.
  • Komunikazio arloan mugitzen direnei eta tresna honetan sakondu nahi dutenei.
  • Beren proiektu, zerbitzu edo ekimena zabaltzeko nazio/lurrande marka darabiltenei edo erabili nahi duten profesionalei.
  • Komunikazio, gizarte, enpresa zientziak, turismo... arloko ikasleei.

Jakintza-arloak