Josu Bergara Aretxabaleta
Izena: Josu
Abizenak: Bergara Aretxabaleta
Ikasketak: Komunikazioa
Jaioterria eta urtea: 1979
Zuzenbidean lizentziaduna. Komunikazioan graduondoa. Hamar urtez erakunde eta enpresa ezberdinen marketing eta komunikazio sailetan zein publizitate agentzietan komunikazio teknikari, arduradun edo marka estrategia aditu bezala aritu da (besteak beste Panda Software, Gamesa, Xabide, Lea Artibai Ikastetxea, Durangoko Azoka eta AZK agentzian). Egun, BURUTU komunikazio eta publizitate agentziaren bazkide sortzailea eta kudeatzailea da. Branding eta marka estrategiak lantzen ditu Euskal Herriko zein atzerriko enpresa eta erakunde ezberdinentzat.
