Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak

Aurkezpena
UEUren Osasun sailak antolatuta, Osasun zientzietako ikertzaileen III. Topaketak izango dira 2018ko urriaren 25ean, Eibarren, Markeskoan.
Duela zortzi urte (2010), bizi-zientzietan ikertzen genuen euskaldun asko batu ginen UEUko egoitza akademikoan (Eibarko Markeskoan), ikerketa-taldeen ikerketa-lerroak aurkezteko. 2010eko topaketa horien helburu nagusiak hauek izan ziren: ikerkuntza euskaraz egiten zela azalaraztea eta ikerlari euskaldunak elkar ezagutzea.
Lau urtera (2014) Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak burutu genituen orduko helburu horiek berriz ere oinarri hartuta.
Osasun ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleratzea eta euskal ikerlarien arteko harremanak sendotzea izan zen jatorrizko helburuak jarraitzen du xede izaten gaur egun ere.
Osasun-zientzietako ikertzaileen III. topaketa honetan aurreko topaketetan parte hartu zutenen ikerketen jarraipenaren berri izatea eta talde berrien parte hartzea sustatzea nahiko genuke. Era berean, osasun-zientzietan diharduten ikerlari euskaldunen sarea ehuntzen jarraituko dugu.
Edizio honetan oinarrizko ikerketaz gain ikerketa klinikoari ere tokia egin nahi diogu, alor horretan egiten den lana zabaldu eta trinkotzeko asmoarekin. Helburu horrekin sortu zen Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria ere eta bere zuzendaria den Joxerra Furundarena gonbidatu dugu aldizkariaz hitz egiteko.
Batzorde antolatzailea: Oier Ateka, Izaskun Elezgarai, Nora Fernandez, Koldo Callado eta Angel Bidaurrazaga, UEUko Osasun Saileko kideak.
Topaketen laguntzailea da OEE elkartea.
KOMUNIKAZIO-DEIALDIA
Jardunaldirako ikerketa-lanak aurkezteko epea irailaren 10ean irekiko da eta urriaren 6ra arte dago irekita.
Komunikazio-deialdiaren inguruko betekizunak ueu365 blogean aurkituko dituzu, hemen.
Irakasleak
Helburuak
- Osasun-zientzietako ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztea.
- Ikerlari euskaldunen harreman-sarea sendotzea.
- Ikerketa euskaraz egitea bultzatzea.
- Osasun-zientzietan euskarazko produkzioa sustatzea.
Metodologia
Hasierako hitzaldi gonbidatua egongo da eta ondoren ikerketa lerro eta proiektuak azalduko dira.
Ikerketa lerro eta proiektuak azaltzeko deialdia irailaren 10eran irekiko da eta urriaren 6ra arte zabalik egongo da. Urriaren 10ean onartutako lanak zeintzuk diren eta ze hurrenkeran aurkeztuko diren argitaratuko da webgune honetan.
Topaketetan, ikertzaileen arteko harremanak bultzatzea bilatuko da eta, horretarako, garrantzi berezia emango zaio metodologiari:
- Ahozko aurkezpenetan, hizlari eta entzuleen arteko elkarrizketa posible izatea bilatuko da.
- Bazkaria (lunch), espazio bakarrean eta zutik egingo da, harremanak bultzatzeko.
Nori zuzenduta
- Osasun-zientzien arloko ikertzaile orori.
- Laborategietako barne-ikasle, doktoregai edo teknikariei.
- Ikertzaile profesionalei eta unibertsitateko irakasleei.