Jardunaldiak :: Erizaintza, Farmazia, Osasuna, Biologia eta Natur Zientziak

Bizi-zientzietako ikertzaileen I. topaketak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko martxoaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko maiatzaren 28a

Topaketa hauetan bizi-zientzietan (biologia, medikuntza, erizaintza, farmazia,…) ikertzaile euskaldunak egiten ari diren lerro zientifikoak aurkezteko gune bat antolatu nahi dugu. Zientzialariei aurkezpen laburrak egiteko aukera eman eta gaur egun bizi-zientzien inguruko alorretako ikertzaileak bildu nahi ditugu.

Horrez gain, bizi-zientzietako ikerketen diagnosirako lehen urratsa eman nahi genuke. Era berean, ikertzaile euskaldunen arteko harremanak sendotzeko aukera izango da.

Topaketa hauek antolatzeko OEE, EIRE eta UPV/EHUren laguntza izan dugu.

Laburpenak aurkezteko epea luzatu da: APIRILAREN 25a.

Irakaslea

Helburuak

  • Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztea
  • Ikerlari euskaldunen harremanak sendotzea
  • Euskarazko ikerketa bultzatzea
  • Bizi-zientzietan euskarazko produkzioa bultzatzea

Edukiak

Topaketei hasiera emateko gonbidatutako hitzaldi bat burutuko da, parte-hartzaile guztiei irekia.

Ondoren eta 3 ataletan banatuta, ikertzaileek proposatutako ikerketa-lanak aurkeztuko dira.

Dagokion epean, parte hartzaileek euren ikerketa- lerroko lana topaketetan aurkeztea proposatuko dute. Ikerketa-lanen laburpenak batzorde zizentifikoak aztertuko ditu ondoren. Topaketetan onartutakoak soilik aurkeztuko dira.

Topaketei bukaera emateko mahai-ingurua antolatuko da, egunean zehar jasotako informazioa elkarren artean eztabaidatzeko.

Metodologia

Topaketetan ikertzaileen arteko harremanak bultzatzea bilatuko da, eta horretarako, garrantzi berezia emango zaio:

  • aurkezpenetan hizlari eta entzuleen arteko elkarrizketa bultzatzeari
  • kafe etenean eta luntxean harremanak egitea errezteko aukerari
  • mahai inguruan parte hartzea sustatzeari.

Nori zuzendua

  • Bizi-zientzien arloko ikertzaile orori.
  • Laborategietako barne-ikasle, doktoregai edo teknikariei.
  • Ikertzaile profesionalei eta unibertsitateko irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

Ikerketa-lanak

Matrikula egitearekin batera ikerketa-lana aurkezteko aukera ematen da. Ikerketa-lana aurkezteko, lanaren laburpena bidali beharko da eta batzorde zientifikoak onartu beharko du.

Laburpena honela egituratu behar da:

  • Lana/lerroaren izenburua
  • Lerroko partaide edo lanaren egileen izen-abizenak (hizlariaren izena azpimarratuz)
  • Partaide bakoitzaren lantokia (saila/laborategia/zentroa)
  • Ikerkuntza-lerroa edo lanaren laburpena [Letra: "Times 12"; Luzera: A4 bat baino gehiagorik ez: 300 hitz inguru]

Laburpenak bidaltzeko epea 2010eko apirilaren 15ean bukatzen da. Laburpenak aurkezteko epea luzatu da: APIRILAREN 25a.

 Hortik aurrera izena ematen dutenak soilik parte-hartzaile/entzule moduan matrikulatuko dira.

Laburpena onartu den ala ez maiatzaren hasieran jakinaraziko da.

 

Matrikulatzeko jarraitu beharreko urratsak:

  1. Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  2. Matrikularen diru-sarrera egin Euskadiko Kutxa kontu honetan 3035-0019-99-0190700210
  3. Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: Bizi-zientzietako 2010

(Matrikulatutakoan konfirmazio mezua jasoko duzu zure e-postan, bertan agertzen dira adierazitako datu hauek ere)

Hauek dira arduradunarekin harremanetan jartzeko bideak:

  • Telefonoz: 943821426
  • e-postaz: a.latatu@ueu.org

Onartutakoei konfirmazio-mezua bidaliko zaie maiatzaren 7an, 14an edo 21ean, matrikulatutako dataren arabera.

Oharrak

  • Matrikularen barne, kafea eta eguerdiko luntxa edo mokadua ere eskainiko da.

Babesleak

  • OEE, Osasungoa Euskalduntzeko Elkartea

  • EIRE, Unibertsitatean euskararen alde eragiteko irakasleen elkartea

  • UPV/EHU

    UPV/EHU

Etiketak

medikuntza, farmazia, antropologia, biologia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.