Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena)

Autorea(k): Jose Ramon Etxebarria Bilbao, Martxel Ensunza Lekunberri, Jazinto Iturbe Barrenetxea
Jakintza-arloak: Hizkuntzalaritza, Zientzia teknologikoak
ISBN: 978-84-8438-378-9
Argitalpen urtea: 2008
Orrialdeak: 458

Geure hizkuntzaren erabilerari dagokionez, berandu samar iritsi gara euskaldunok irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arloetara —gure inguruko hizkuntza ofizialetako hiztunak baino beranduago, behintzat—, eta
ondorioz, pauso hori ematen hasi garenean, inguruko hizkuntzetan gaindituta eta ebatzita zeuzkaten arazo praktiko batzuekin egin dugu topo. Horregatik, ez da harritzekoa euskararen erabilerari dagokionez zientzia eta teknikaren arloan atzeratu samar ibiltzea, eta gehienetan gure inguruko hizkuntzek aspaldi urratutako ideetan barrena guk geuk gaur egun hasieratik bertatik abiatu behar izatea.

Hasieratik bertatik, garbi utzi nahi genuke geure helburua: liburua idaztean helburu pedagogiko-praktikoak izan ditugu, alegia, ikuspuntu pedagogikoari eman diogu lehentasuna, ikerkuntza eta berrikuntzari eman ordez. Bestela esanda, zientzia eta teknika euskaraz egunero lantzen ari diren ikasle, irakasle eta ikertzaileak izan ditugu gogoan, eta horien lana euskaraz egokiro egiteko lagungarriak eskaintzeko asmoz, horientzako lan-tresna erabilgarria eta praktikoa prestatu nahi izan dugu.

Aurkibidea

Aurkibidea

Bigarren argitalpeneko hitzaurrea

Sarrera orokorra

I. partea: IKUR ETA ZEINU BIDEZKO ADIERAZPENEN IRAKURBIDEA

1. Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean

1.1. Ikuspegi historiko laburra

1.2. Bi hitz euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren hasierari buruz

1.3. Hizkuntza orokorra eta hizkera teknikoa

1.4. Beste hizkuntzetan antzera lantzen da hizkera teknikoa

1.5. Beste hizkuntzetan gertaturiko prozesuen aipamen laburra

1.6. Berba bi matematikaren erabileraren garrantziaz

2. Adierazpide matematiko-fisikoen hizkera lantzeko euskaraz egindako saioen azterketa historiko-kritikoa

2.1. Hasierako pausoak

2.2. Gerraurreko giroko lanak

2.3. Gerraosteko isilunearen ondoko abiada. Lehenengo saioa, gerraurreko egoerara itzuli nahia: Luis Egiaren Neurriztia (1972)

2.4. Euskara Batuaren bultzadaren ondoko lehenengo pausoak

2.5. Normalizaziorako bidean (1973-1980). Euskara Teknikoaren inguruko eztabaidak eta burutzapen praktikoak. Euskaltzaindiaren Zortzi urte arteko Ikastola Hiztegia

2.6. Teorizazioaren lehenengo oinarriak

2.7. UZEIren inguruko lan bateratzailea. Hiztegi teknikoen prestakuntza eta baterakuntzarako izan duen garrantzia

2.8. Eginda dagoenaren baliagarritasuna

3. Formulazio matematiko-fisikorako irakurbideak

3.1. Zenbait kontzeptu argitu nahian

3.2. Adierazpen sinbolikoen presentzia zientzietan eta teknologian

3.3. Adierazpen matematikoez gain, bestelako adierazpen sinbolikoak ere ugariak dira

3.4. Adierazpen sinbolikoak ahoz eta hitzez ere adierazi behar dira

3.5. Zeren beharra dago sinbologia ahoz adierazteko?

3.6. Inguruko hizkuntzen jokabidea. Ingelesa, frantsesa eta gaztelania

3.7. Hain ingurukoak ez ditugun zenbait hizkuntzatan duten jokabidea

3.8. Erabilera-eremu hori euskaraz ere landu beharra dago

4. Adierazpen sinbolikoen irakurbiderako proposamenak

4.1. Bide propioa bilatu beharra. Hasitako bidetik aurrera

4.2. Hizkera tekniko-zientifikoaren maila desberdinak eta proposamen egokia egitearen premia

4.3. Proposamen egokiaren oinarrizko ezaugarriak

4.4. Gure proposamenaren muina: idazkerarekiko linealtasuna

II. partea: EUSKARA TEKNIKO-ZIENTIFIKOAREN EZAUGARRIAK ETA ERABILERA

5. Hizkuntza tekniko-zientifikoaren ezaugarriak

5.1. Hizkuntza estandarra

5.2. Literatura-hizkuntza

5.3. Hizkuntza zientifiko-teknikoa

5.4. Hizkuntza zientifiko-teknikoaren ezaugarriak

5.5. Amaierako ohar modura

6. Lexiko-sorkuntzarako bideak zientzian eta teknikan

6.1. Mailegutza

6.2. Eratorpena

6.3. Hitz-elkarketa

6.4. Zabalkuntza semantikoa

6.5. Berrezarpen lexikala

6.6. Siglazioa

6.7. Akronimia

6.8. Lexiko-sorkuntzarako aldibereko bide konplexuak

7. Unitate lexikal konplexuak eta adjektibo erreferentzialak

7.1. Bi elementu edo osagai dituzten unitate lexikalak

7.2. Hiru elementu dituzten unitate lexikal konplexuak

7.3. Bestelako unitate lexikal konplexuak

7.4. Hiru elementu baino gehiago dituzten unitate lexikalak

7.5. Amaitzeko

8. Zenbakien erabiler

8.1. Zenbaki kardinalak

8.2. Zenbaki ordinalak

8.3. Zenbaki frakzionarioak edo partitiboak

8.4. Taldekako zenbakiak

9. Magnitude fisikoen unitateen adierazpen sinbolikoak eta horien irakurbidea

9.1. Sistema hamartarreko balio anizkoitzak eta zatitzaileak izendatzeko aurrizkiak

9.2. Magnitude fisikoen unitateen izenak eta ikurrak

9.3. Magnitude fisikoen unitateen irakurbidea

10. Oinarrizko eragiketa matematikoen hitzezko adierazpidea

10.1. Zenbakien arteko oinarrizko eragiketa matematikoak

10.2. Polinomioen arteko oinarrizko eragiketa matematikoak

11. Geometria

11.1 Lerroak

11.2. Angeluak

11.3. Triangeluak

11.4. Koadrilateroak

11.5. Poligonoak

11.6. Zirkunferentzia, zirkulua eta konikak

11.7. Poliedroak (gainazal poliedrikoak, bolumen poliedrikoak)

11.8. Gorputz biribilak

11.9. Zuzenak eta planoak espazioan

11.10. Bektoreak

12. Ikur eta zeinuen izenak eta ikur eta zeinu bidezko adierazpen matematikoen eta fisikoen irakurbidea

12.1. Matematika-ikur eta zeinuen izenak

12.2. Fisikan eta Matematikan erabilitako adierazpenen irakurbideak

13. Kimikaren arloko testuen idazkeraz eta irakurkeraz ohar batzuk

13.1. Elementuak eta sinboloak

13.2. Substantziak eta formulak

13.3. Erreakzioak eta adierazpide kimikoak

13.4. Laborategia

13.5. Kimikako hiztegi berezia

13.6. Esamoldeak

14. Ariketak

14.1. Fisika

14.2. Matematika

14.3. Kimika

14.4. Teknologia

Bibliografia

Bibliografia gehigarria

Hiztegiak

Hitzen eta kontzeptuen aurkibide alfabetikoa

Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)