TCP/IP Sareak (3. argitaraldia)

Autorea(k): Jose Mª Rivadeneyra Sicilia
Jakintza-arloak: Informatika (software mailan)
ISBN: 978-84-8438-235-5
Argitalpen urtea: 2009
Orrialdeak: 268

Liburu honetan Interneten funtsa den TCP/IP sare-arkitektura eta berari lotutako aplikazioak eta segurtasun-kontuak adierazten dira. Unibertsitate mailako ikastaro baten oinarria izan daiteke, baina euskarazko ertaineko irakaskuntzan ere oso erabilgarria da liburua. Beste alde batetik, bere kabuz ikasi duenarentzat dago idatzita neurri handi batean, eta, beraz, birziklapena edo eguneraketa teknikoa behar duten Informatika eta Telekomunikazioko profesionalentzako ere laguntza handikoa izango da, bereziki testuinguru euskaldunean aritzen direnen kasuan, hiztegiaren aldetik egiten diren ekarpenengatik.

Hirugarren argitaraldi honetan edukiak eguneratu eta zabaldu egin dira. TCP/IP taldeko oinarrizko protokoloak (Ipv4, Ipv6, TCP, UDP, ICMP, ARP, NAT, DHCP, OSPF, BGP...), eta Interneten gehien erabiltzen ditugun aplikazioen barruko funtzionamendua azaltzen dira (DNS, posta elektronikoa, web, IP telefonia, P2P aplikazioak), baita sare-segurtasunerako funtsak ere (suhesiak, mugasareak, sinadura eta ziurtagiri digitalak, SSL, Ipsec, VPN...). Laburrean, Interneten barrukoak ulertzeko liburua da hau.

Aurkibidea
HITZAURREA

1. SARRERA
1.1. Interneten egitura fisikoa
1.2. Interneten egitura logikoa: TCP/IP protokoloak
Laburpena

2. IP SAREAK
2.1. Sarearte-mailaren beharra
2.2. Interneteko sarearte-maila: IP protokoloa
2.3. ICMP protokoloa
2.4. IPv4 helbideak
2.5. IP datagramak bideratzea
2.6. IP konfigurazio dinamikoa: DHCP eta NAT
2.7. IPv6
Laburpena

3. GARRAIO-ZERBITZUAK ETA PROTOKOLOAK
3.1. Garraio-zerbitzuak
3.2. UDP
3.3. TCP
Laburpena

4. APLIKAZIOAK SAREAN
4.1. Aplikazio banatuen diseinua
4.2. DNS
4.3. Web: informazio-amarauna
4.4. Posta elektronikoa
4.5. IP telefonia (VoIP)
4.6. P2P aplikazioak
Laburpena

5. SEGURTASUNA SAREAN
5.1. Sarrera
5.2. Sarrera-kontrola
5.3. Segurtasunaren kudeaketa
5.4. Komunikazio seguruak
5.5. Komunikazio segururako teknologiak
Laburpena

6. ERANSKINA: SOCKET INTERFAZEA
6.1. Berkeley socketak
6.2. Socketekin lan egiteko oinarrizko funtzioak
6.3. Zerbitzari konkurrenteak
6.4. inetd() superzerbitzaria

7. BIBLIOGRAFIA
7.1. Liburu orokorrak
7.2. Gai konkretuetarako liburuak
7.3. RFCak

AURKIBIDE ALFABETIKOA
TCP/IP Sareak  (3. argitaraldia)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)