Publizitate zuzenbideko eskuliburua
Publizitate Zuzenbideari buruzko eskuliburu honek gai honen inguruko oinarriak modu ulergarri eta erraz batean azaltzea du lehenengo helburu. Horrezaz gain, oinarrizko kontzeptu horien garapenarekin batera hainbat adibide praktiko ere jasotzen dira.
Liburua Publizitate eta Harreman Publikoetako lizentziatuentzat sortua da bereziki, lizentziaturako programari erantzuten baitio. Edonola ere, publizitatearen arloan profesionalki oinarrizko legeria eskuratu nahi duen edonorentzat izan daiteke oso baliagarria.
Eskuliburuak lau atal ditu: lehenengoan, publizitatearen kon-tzeptua eta bere legezko erregulazioaren zergatia azaltzen da. Bigarren atalean, publizitatearen subjektuak eta beren arteko erlazioak publizitate-kontratuak direla medio. Hirugarren atalean publizitate ez-zilegia aurkezten da bost ataletan sailkaturik: Konstituzioa eta bertan azaltzen diren balio eta eskubideen aurkako publizitatea, engainuzkoa, desleiala, subliminala eta arau berezien aurka doan publizitatea. Eta azkenik, publizitatearen kontrol judiziala eta autorregulazioa jasotzen dira.
PUBLIZITATEAK BIZI GAITU, Joxerra Garzia
AURKEZPENA, Autoreak
LEHEN ATALA. PUBLIZITATE ZUZENBIDEAREN KONTZEPTU NAGUSIAK
1. PUBLIZITATE ZUZENBIDEAREN KONTZEPTUA
1.1. Publizitatea eta Zuzenbidea
1.2. Publizitate Zuzenbideak beste diziplina juridikoekin duen harremana
1.3. Publizitate Zuzenbidearen iturriak
1.4. Publizitatea eta kontsumitzaileen babesa
2. PUBLIZITATEAREN KONTZEPTUA
2.1. Azalpena: gaiaren interesa
2.2. Merkataritza-komunikazioa: kontzeptu juridikoa
2.3. Merkataritza-komunikazioaren ezaugarriak
2.4. Legezko kontzeptuaren ondorioak: beste publizitate-jarduera batzuk
2.5. Publizitate-jarduera guztiei kontratazio-arauak aplikatzea
2.6. Publizitatearen legez kanpoko kontzeptua
BIGARREN ATALA. SUBJEKTUAK ETA KONTRATUAK
3. PUBLIZITATEAREN SUBJEKTUAK
3.1. Kontzeptu juridikoa
3.2. Publizitate-jardueraren subjektuak 61/1964 ekainaren 11ko Publizitatearen Estatutuaren arabera
3.3. Publizitatearen Lege Orokorraren publizitate-subjektuak
3.4. Iragarlea
3.5. Publizitate-agentzia
3.6. Publizitate-hedabideak
3.7. Hedabide-tarteak erosteko banaguneak
3.8. Publizitatearen hartzaileak, kontsumitzaileak eta kontsumitzaileen elkarteak
3.9. Iragarleek, publizitate-agentziek eta hedabideek osaturiko hiru kideko organizazioak
3.10. Profesionalen elkarteak
3.11. Teknikariak, agenteak eta publizitatearen profesionalak
4. PUBLIZITATE KONTRATAZIOA
4.1. Hasierako gogoetak
4.2. Publizitate-kontratazioa
4.3. Publizitatearen Lege Orokorrean tipifikaturiko kontratuak
4.4. Publizitate-kontratua
5. PUBLIZITATE SORKUNTZAKO KONTRATUA
5.1. Hasierako ideiak
5.2. Publizitate-sorkuntzako kontratuaren definizioa
5.3. Publizitate-sorkuntzako kontratuaren izaera juridikoa
5.4. Publizitate-sorkuntzako kontratuaren edukia
5.5. Publizitate-sorkuntzen babes juridikoa
5.6. Erantzukizun-kasuak
6. PUBLIZITATEKO HEDAPEN KONTRATUA
6.1. Kontzeptua eta ezaugarri orokorrak
6.2. Kontratuan parte hartzen duten alderdiak
6.3. Kontratuaren izaera juridikoa
6.4. Kontratua nola sortu
6.5. Hedapen-kontratuaren edukia
6.6. Betetze-gorabeherak
6.7. Hedabidearen erantzukizuna publizitatea hedatzean
7. BABESLETZA KONTRATUA
7.1. Sarrera
7.2. Izaera juridikoa
7.3. Publizitateko babesletza-kontratuaren ezaugarriak
7.4. Kontratuaren subjektuak: babeslea eta babestua
7.5. Kontratuaren edukia
7.6. Klausula ohikoenak
7.7. Erregimen aplikagarria
7.8. Kontratua ez-betetzea
7.9. Bartering kontratua
HIRUGARREN ATALA: PUBLIZITATE EZ-ZILEGIA
8. PUBLIZITATE EZ-ZILEGIA
8.1. Konstituzioaren aurka doan publizitatea
8.2. Publizitate subliminala
8.3. Arau berezien aurkako publizitatea. Zeharkako publizitatea
8.4. Engainuzko publizitatea
8.5. Publizitate desleiala
LAUGARREN ATALA. KONTROL JUDIZIALA ETA AUTORREGULAZIOA
9. PUBLIZITATE EZ-ZILEGIAREN KONTROL JUDIZIALA
9.1. Sarrera
9.2. Publizitate ez-zilegiaren inguruko ekintzak
9.3. Izan litezkeen beste ekintza batzuk
9.4. Publizitate ez-zilegia dela eta, ekintzak gauzatzea
9.5. Prozedura
9.6. Zuhurtziazko neurriak
9.7. Auzi eskearen epai baieslea
10. PUBLIZITATEAREN AUTORREGULAZIOA
10.1. Sarrera
10.2. Publizitatearen autorregulazioa Espainian
10.3. Autorregulazio-sistemaren balioespen orokorra
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA
GLOSARIOA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu