Nola esan albisteak ikus-entzuleari
Gauzak kontatzeko dohaina duenari aho zabal gelditzen gara begira, esaten duena adi-adi entzunaz batera. Irakurri ere gustura egiten du batek begien aurrean duen testuari erraz jarraitzen dion heinean. Adi-adi entzun edo erraz irakurri, bietan erabilitako euskara egokitzat jo dezakegu, entzulearengan zein irakurlearengan arreta sortzen duelako. Joskeraz oso desberdinak izan arren, testu egokiak diren seinale biak.
Ikus-entzunezko kazetarien ohitura zabalduenetako bat hau izan ohi da: egunkarirako egiten den testua eredutzat hartzea, irratirako eta telebistarako testua izango dela pentsatu gabe. Eta arazo bihurtzen da entzulearentzat. Unibertsitatean gero eta gehiago saiatzen da irakasleria arlo biak bereizten eta ikasleak trebatzen testu arinak, egokiak eta kontatzekoak egiteko. Ahozkotasunean oinarritutako euskara komunikatiboa lortzeko, azken finean. Hainbat eskola-ordu jasotzen duten orrialdeak dira helburu horrekin idatzi direnak. Kazetari direnei eta izateko asmoa dutenei zuzendutako lerroak.
0. SARRERA
1. IKUS-ENTZUNEZKO LENGOAIA
1.1. Ikus-entzunezko ulermena eta teknikaren bitartekotasuna
1.2. Idatzi ahoztunaren ulermen- eta jasotze-prozesua
1.3. Ahozkoa, irudikatzailea eta erredundantziarekin
1.4. Albistearen egitura
2. IDAZKETA
2.1. Euskara ona eta egokia ahozkotasunaren bidetik
2.2. Kazetaritza-euskara
2.3. Hizkuntza-erregistroak
2.4. Euskara-mota
2.5. Generoen haritik
2.6. Koherentzia sintaktikoa/semantikoa esaldietan eta irudietan
2.7. Irudiarekin idatzi. Testua irudiaren euskarri
2.8. Testuaren itxuraketa
3. LOKUZIOA
3.1. Ahoskera
3.2. Intonazioa edo doinuera
3.3. Erritmoa
3.4. Jarrera
3.5. Isiluneak eta etenak
3.6. Arnasketa
3.6.1. Sabel-arnasketa edo arnasketa diafragmatikoa
3.6.2. Saihets aldeko arnasketa edo erdikoa
3.6.3. Arnasketa klabikularra edo goikoa
4. AZKEN HITZA
5. BIBLIOGRAFIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu