Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan

Autorea(k): Itxaro Borda Charriton, Harkaitz Cano Jauregi, Markos Zapiain Agirre, Aingeru Epaltza, Mikel Hernández Abaitua, Jon Benito, Aritz Gorrotxategi, Aitzpea Azkorbebeitia
Jakintza-arloak: Literatura
ISBN: 84-8438-088-2
Argitalpen urtea: 2006
Orrialdeak: 170

"Esaerak sagarra zuhaitzetik gertu erortzen dela badio ere, ez da hori beti egia. Batzuetan sagarrondotik urrun erortzen da sagarra. Batez ere, gurean askotan gertatzen den bezala, arbolak maldan daudenean" dio Harkaitz Canok, eta agian horixe da idaztea, maldan dauden sagarrondoen fruituen xerka aritzea, ziurtasuna eta erosotasuna bainoago eremu labaina berezko duen eremua.

Eremu labainkorrean barneratzeko gonbidapena onartu zuten, izan ere, liburu honetan biltzen diren idazle eta kritikariek "Euskal gatazka euskal literaturan" izenburupean Miarritzen 2005eko uztailean egindako ikastaroan parte hartzeko gonbita onartzean. Kizkia eskuan, luma hatz artean, inoiz bainoago maldan zeuden eta dauden sagarren bila abia zitezen zen gonbita. Eta bideak izan zuen fruiturik, bilduma hau horren lekuko.

Gatazka eta literatura harremanetan jartzen dituzten hainbat saio aurkituko dituzu liburu honetan, idazleek nahiz kritikariek eginak, ikuspegi pertsonaletik asko, distantziatu eta kritikoagotik beste zenbait. Tabua, konpromisoa, morala, ideologia eta beste hamaika gairen printzak eskainiko dizkizu galderaz eta erantzun ahaleginez betetako liburu honek.

Aurkibidea

Luma eta kizkia, Ibon Egaña

IDAZLEAK BEREN LANETAN

Bortizkeria, idazlea eta zenbait gai oraino, Itxaro Borda

Mina eta artifizioa, Harkaitz Cano

Gure kontu triste hori (Gatazka ene begietan), Aingeru Epaltza

Alubioiaren jatorriaz (Telenobela baterako gaia), Hasier Etxeberria

Literatura engaiaturantz rock & rollaren eskutik, Mikel Hernández Abaitua

Bizia lo. Ohe azpia, Jokin Muñoz

ZENBAIT AZTERKETA

Ibilbide ideologiko-poetikoa gatazkaren euskal poesian, Jon Benito

Nobela psikologikotik nobela etikora, Aritz Gorrotxategi

Etakideen nahigabeko irudipenak. Trastorno beltza, Markos Zapiain

IRAKURKETA LANTEGIA

Euskal gatazka Joseba Sarrionandiaren testuen argitan, Aitzpea Azkorbebeitia

Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)