Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza
Gaurdaino ez da idatzi euskarazko zinemaren historiarik. Lan honek hutsune
hori bete nahi du. Zazpigarren arteak gure hizkuntzarekin izandako harremanak
aztertzen ditu, eta horretarako, hogeigarren mendea zeharkatzen duen ibilbide
bat marraztuz, irudiz eta euskaraz sortutako lanen historia kartografiatzen du.
Film eta egile ezezagun ugari aurkituko dituzu orrialdeotan, garai
ezberdinetako intelektualen diskurtso, bizipen eta oihartzunak, eta baita
hainbat istorio bitxi, triste eta harrigarri ere.
Hori guzia, bi zutabe ardatz hartuta. Batetik, datu-bilketa erraldoi bat
eta iturri anitz eta ineditoak. Bestetik, egileak ezkutatzen ez duen ikuspegi
propioa, interpretazio pertsonalei eta kritikari lekua uzten diena. Estilo
bizi, zorrotz eta dibertigarri batez jorratua, akademiarako ez ezik, publiko
zabalarentzat ere interesgarri den lana duzu eskuetan.
Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan antolaturiko XIV. Juan San Martin bekaren irabazlea, 2019ko deialdian.
AITZINSOLASA
Terra incognita baten kartografia-zirriborroa
HISTORIAURREA
Noiz hasi ote zen dena?
Izena eta izana
Lehen ekoizpenak
LEHEN ALDIZ EUSKARAZ ZINEMAN
Zinema, fenomeno kontsolidatua
Irudiz eta euskara-idatziz: Ynchausti eta Eusko Ikusgayak saila
Irudiz eta berbaz: filmek mintzatzen ikasi zutenekoa
Gerra Zibila
EUSKAL ZINEMAREN LEHEN LANAK
Ez dira betiko garai onenak
Kultura zinematografikoaren lehen urratsak
Euskal zinemaren lehen urratsak
AMA LUR-EN AROA
60ko hamarkada munduan
Irudiz eta erdaraz
Irudiz eta euskaraz
EUSKAL ZINEMA NAZIONALAREN JAIOTZA ETA HERIOTZA
Zinema nazionalen garaia
Ekoizpen-artxipelago bat
Ikuska saila: ostarte bat laino artean
CINEVASCOAREN LILURA IRAGANKORRA
Subentzioen euskal paradisua
90eko hamarkada: off-eko zinema
EUSKAL ZINEMAREN SORRERA
Eta handik gutxira, gaur
Aro post petral baterako bidean
ITURRIAK
Bibliografia
Egile eta filmei buruzko filmografia
Ahozko iturriak
Kontsultatutako hemeroteka
Kontsultatutako artxiboak