Immigrazioa eta abertzaletasuna

Jakintza-arloak: Soziologia, Soziologia kulturala
ISBN: 978-84-8438-891-3
Argitalpen urtea: 2024
Orrialdeak: 170

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Lan honetan, funtsean, hiru periodo jakinetan, hala nola 1) 1876tik aurrera, 2) frankismoan eta 3) azken mende bueltan, Hego Euskal Herrira etorritako migratzaileen kopuru handiak indar abertzaleen aldetik zer-nolako diskurtsoak sortu dituen azaltzen da —Kataluniakoa ere ukitzen da baina gaingiroki—. Ez inola ere modu exhaustiboan, lagin adierazgarri batzuen bitartez baizik. Eta azterketa horretan hizkuntzari garrantzi berezia ematen zaio.

Iñaki Iurrebasok egindako doktore-tesiaren arabera, 195.000 hiztun gara Euskal Herrian (% 7) euskaraz erdaraz baino hobeki mintzo garen elebidunak, eta bi hizkuntzetan antzera moldatzen direnak 220.000 (% 8). Egoera linguistiko honetara heltzeko, era askotako arrazoiak egon dira noski, historiko-politikoak, sozioekonomikoak... baina immigrazioak ere, dudarik gabe, eragin handia izan du.

Pako Sudupe Elortzari egindako elkarrizketa irakurri.

Aurkibidea

HITZAURREA

1. ESPAINIATIK ETORRITAKO BIGARREN ETORKIN-OLATUA (1950-1970)

1.1. Manuel Irujo, Zeferino Xemein, Jose Antonio Agirre, Manu Sota

1.2. Beste abertzale batzuen iritziak: ANV/EAE (Jose Olivares Larrondo «Tellagorri») eta Irrintzi (Manuel Fernandez Etxeberria «Matxari», Andima Ibinagabeitia Idoiaga)

2. NABARRISTAK ETA BIZKAITARRAK: EUSKAL ZIBILIZAZIO TRADIZIONAL MORALKI HOBEAREN ALDE!

2.1. Sabin Arana, Engrazio Aranzadi eta Ramon Goikoetxea Orokieta «Iberoko ebanjelaria»

2.2. Juan Iturralde eta Arturo Kanpion

2.3. Arturo Kanpionen ikuspegiak hitz lauz eta bereziki literaturan

2.3.1. La Bella Easo

2.3.1.1. Donostia liberal monarkiko espainolista

2.3.1.2. Donostiaren ingurumari euskalduna

2.3.1.3. Jelkideak Donostian

2.3.1.4. Immigrazioa eta sozialismoa

2.3.1.5. Euskal erresistentzia eta biziraupena

2.4. Arturo Kanpionen eta Sabin Aranaren ikuspegi historiko-politiko ezberdinak

2.5. Katalanistak eta nabarristak, eta bizkaitarrak

2.6. Katalanen eta euskal nazionalisten arteko harremanak 1936ra arte: Jose Antonio Agirre eta Francisco Cambó. Maciá eta Companys

3. LEHEN ETAKIDEEN IKUSPEGIAK ESPAINIAR ETORKINEKIKO

3.1. Zutik. Imanol Laspiur. Txillardegi

3.2. Rikardo Arregi

3.3. Alderdi. Martin Ugalde. Jon Apalabeitia

3.4. Espainiako trantsizio demokratikoan

4. ETORKINEN INTEGRAZIOA KATALUNIAN

4.1. Francisco Candel idazlea

4.2. Jordi Pujol: immigrazioa integratzea xede nagusi

4.2.1. Immigrazioaren ondorio ekonomikoak

4.2.2. Immigrazioaren ondorio sozialak, politikoak eta nazionalak

4.2.3. Integrazioaren eskakizun kulturalak

5. ESTATUTIK KANPOKO MENDE-ALDAKETAKO IMMIGRAZIOA

5.1. Katalunia. ERCko Heribert Barrera eta Josep Lluís Carod-Rovira

5.2. Euskal Herria. Xabier Arzalluz: «Sin la inmigración, habríamos podido hacer un referéndum y ganarlo»

5.3. Diskurtso berririk ez

LABURBILTZEN