Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan
Halaxe hasi zen literaturan ospe handieneko bidaietako bat... Apustu batekin. 1872tik hona urte askotxo igaro dira, tartean, mende oso bat eta gehixeago. Are azkarrago ingura daiteke gaur egun mundua. Phileas Fogg-ek apustua egin zuen garaian baino are laburragoa da bidaia egun. Zoritxarrez. Are txikiagoa da orain mundua. Zein preziotan, ordea? Laurogei egun.
Gurea apustu umilagoa zen. Nolanahi ere, ausarta. Ez zen whist mahaiaren inguruan egin —inork ezagutzen al ditu whist jokoaren gorabeherak? Gurea ez zen Reform-Clubeko joko mahaiaren inguruan gertatu, eta gureak ez ziren Fogg-en karta-lagunak. Gurea, izatekotan, bazkalondoko apustu bat izan zitekeen, musean genbiltzala ke artean. Baina, ezta ere. Urteak generamatzan hizkuntzalaritzan lanean, urteak hizkuntzaren unibertsaltasunaz eta aldakortasunaz geure buruari galdezka eta erantzunak bilatzeari emanak. Orduan gutako batek besteari esan zion: baietz hizkuntza laurogei hizkuntzatan inguratu! Eta halaxe ekin genion gureari, Phileas Fogg-ek bezala, apustu batez
Laurogei hizkuntza, bat bakarra? Horra gure erronka lerro hauetan.
ESKAINTZA
LABURDURAK
I. Munduko hizkuntzen bitxikeriak non-nahi daudela, eta nola azaleko aldakortasunak azkengabea dirudien arren, ezkutuko batasunak muga hertsiak ezartzen dituen
II. Non batek apustu egin zuen hizkuntza baietz inguratu 80 hizkuntzatan, eta nola behar diren subjektu, osagarri eta aditza hurrenkera jakinean lerratu
III. Non hizkuntza akusatiboetako hizkuntzalariek ezusteko hizkuntza ergatiboak aurkitu zituzten
IV. Zenbat neke eta sufrimendu pairatzen duten argumentuek zoritxarrez urritzen direnean eta zenbat poz sentitzen duten ugaltzen direnean
V. Nola kasuak eta komunztadurak zoriontsu ezkondurik ziruditen, hausturak erakusten hasi ziren arte
VI. Mendeko perpausen mendekotasunaz urrikaldu eta hausnartu behar da
VII. Non erakusten den zer berri dugun esan baino lehenago, zertaz ari garen adierazi behar dugula
VIII. Non hizkuntzari buruzko erakusgarriak biltzen diren askotariko bazter eta eremuetan, eta nola amaieran bidaiariek bidaian irabazitakoaz hausnartzen duten
80 hizkuntza (eta gehiago)
Aipamenak
Aurkibideak

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu