Hizkuntzalaritza konputazionala

Jakintza-arloak: Hizkuntzalaritza, Informatika (software mailan)
ISBN: 84-8438-065-3
Argitalpen urtea: 2005
Orrialdeak: 208

Liburu hau UEUk hizkuntza-teknologien inguruan argitaratzen duen bigarrena da. Lehenengo liburuan morfologia landu genuen, atal zehatz bat. Bigarren honetan, ordea, hizkuntza-teknologien ikuspuntu orokorra aurkezten dugu bi atal nagusitan: ereduak eta produktuak.

Hizkuntza ulertzeko, aztertzeko eta azaltzeko saioan erabiltzen diren ereduak hartzen ditu liburuko lehen atal nagusiak, lau kapitulutan banatuta: morfologia, sintaxia, semantika eta pragmatika.

Bigarren atalean produktuak azaltzen dira: 6. kapituluan erabiltzaile arruntarentzako aplikazioak (zuzentzaileak, hiztegi-kontsultak on-line, itzulpen automatikoa, testu-masa handiak tratatzekoak, hizketaren tratamendua eta interfazeak); 7. kapituluan hizkuntza-softwarea sortzen dutenentzako tresnak (analizatzaile morfologikoak edo sintaktikoak, adibidez); eta 8. kapituluan edozein aplikazio edo tresna garatzeko behar-beharrezkoak diren hizkuntza-baliabide eta oinarri linguistikoak (corpus, hiztegiak eta ontologiak adibidez).

Hasierako atarikoetan puntu hauek jorratu ditugu: oinarrizko kontzeptuak, hizkuntza automatikoki prozesatzeko aurkitzen diren arazoak, urtetan izan duen bilakaera, eta ohiko analisi batean bereizi ohi diren faseak.

Bukaeran gogoeta bat egiten da hizkuntza-produktuak garatzeko jarraitu behar den estrategiari buruz.

 

Aurkibidea

Hitzaurrea

Lehenengo atala ATARIKOAK

1. Sarrera

1.1. Oinarrizko kontzeptuak

1.2. Hizkuntza prozesatzeko arazoak

1.3. Bilakaera

1.4. LNPko sistema batean landu behar diren ezagutza motak

1.5. Analisiaren faseak eta beraien arteko koordinazioa

1.6 Hizkuntza-teknologiako produktuak

Bigarren atala LNP-KO SISTEMA BATEAN LANDU BEHAR DIREN EZAGUTZA MOTAK

2. Morfologia

2.1. Sarrera

2.2. Oinarrizko kontzeptuak

2.3. Hurbilpenak

2.4. Egungo egoera

3. Sintaxia

3.1. Sarrera

3.2. Oinarrizko kontzeptuak

3.3. Hurbilpenak

3.4. Egungo egoera

4. Semantika

4.1 Sarrera

4.2 Oinarrizko kontzeptuak

4.3. Hurbilpenak

5. Pragmatika

Hirugarren atala HIZKUNTZA-TEKNOLOGIAKO PRODUKTUAK

6. Aplikazioak erabiltzaile arruntarentzat

6.1. Testuak editatzeko eta ulertzeko laguntzak

6.2. Testu-masa handiak tratatzeko edo kudeatzeko aplikazioak

6.2.8 Testu-sorkuntza automatikoa

6.3 Itzulpen automatikoa

6.4 Interfazeak

6.5. Hizketaren tratamendua

7. Tresnak

7.1. Hizketa

7.2. Baliabide linguistikoak eta terminologia

7.3. Morfologia

7.4. Sintaxia

7.5. Semantika

8. Baliabide linguistikoak

8.1. Sarrera

8.2. Ingeniaritza lexikalaren historiako norabideak

8.3. Baliabide lexikalak: gainbegiratua

8.4. Informazio lexikalaren giltzarriak: estandarizazioa, eskurapena eta errepresentazioa

8.5. Corpusen linguistika

9. Hizkuntza-produktuak garatzeko estrategia

10. Bibliografia

11. Glosategia

12. Aurkibide alfabetikoa


Hizkuntzalaritza konputazionala

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)