Filosofiako Gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa

Jakintza-arloak: Filosofia
ISBN: 84-8438-048-3
Argitalpen urtea: 2004
Orrialdeak: 409

Filosofia gaitzat hartuta euskaraz egin den lehen gida duzu eskuetan. Epistemologia, etika, estetika, metafisika…, filosofiaren gai eta kezka nagusiak ekarri ditugu liburu honetara. Gidako testu guztiak originalak dira eta euskaraz izan dira idatziak. Testuen idazleak filosofian adituak dira.

Liburu honetan, filosofiaren historiarekin batera, filosofiaren gai eta esparru zehatzak sistematikoki lantzen dira. Atal bakoitzean gai horren bilakaera historikoa, argudio nagusiak, arazoak, gaur egungo egoera eta oinarrizko bibliografia aurkituko dituzu. Horrekin batera, liburuaren azkeneko atalean, gai horiek jorratzeko maneiatu beharreko metodologia ere azaltzen da.

Liburua filosofian murgildu nahi duen euskaldunarentzat erreferentzia baliagarria da. Gida bat den heinean, formazio-garaian zein ikerkuntzari ekiteko prest dauden ikasleei zuzenduta dago, batez ere. Baina filosofian interesa daukan edonork goza dezake liburu honetaz. Gainera, liburua jarraian zein atalka irakurtzeko dago pentsatua. Osorik hartuta, filosofiaren panoramika eder bat jaso daiteke. Atalez atal irakurrita, ordea, irakurleak interesgarrien zaizkion alderdiak jorratu ahal izango ditu.
Aurkibidea

EDUKIAK

AITZINSOLASA

I. FILOSOFIAREN HISTORIA
1. Helendarren Filosofia (I). Presokratikoak, Ander Iturriotz
2. Helendarren Filosofia (II). Platon eta Aristoteles, Piarres Aintziart
3. Erdi Aroko Filosofia, Xabier Andonegi Gurrutxaga
4. Filosofia Modernoa, Joxe Azurmendi
5. Filosofia Garaikidea, Ignazio Aiestaran

II. ZER EZAGUT DEZAKET
6. Epistemologia, Juan Bautista Bengoetxea
7. Hizkuntzaren Filosofia, Joana Garmendia eta Ekain Garmendia
8. Logika, Begoña Carrascal eta Leire Urbieta
9. Zientziaren Filosofia, Andoni Ibarra
10. Metafisika, Agustin Arrieta
11. Gogoaren Filosofia, Ekai Txapartegi

III. ZER EGIN BEHAR DUT
12. Etika, Iñaki Soto
13. Filosofia Politikoa, José María Cabo
14. Estetika, Juan Bautista Bengoetxea
15. Zientzia, Teknologia eta Gizartea, (ZTG), Hannot Rodríguez eta Aitor Sorreluz

IV. ZER ITXARO DEZAKET
16. Erlijioaren Filosofia, Xabier Andonegi Mendizabal

V. ZER DA GIZAKIA
17. Antropologia Filosofikoa, Joxe Azurmendi
18. Biologiaren Filosofia, Arantza Etxeberria
19. Kulturaren Filosofia, Ignazio Aiestaran

VI. EUSKAL HERRIKO PENTSAMENDUAREN ILDOAK
20. Euskal Pentsamendua, Fito Rodriguez

VII. METODOLOGIA
21. Idazlan akademikoa: aholku metodologikoak, Juan Bautista Bengoetxea, Ekai Txapartegi
I. Idazlan akademikoaren ezaugarri orokorrak
II. Bilaketa
III. Irakurketa
IV. Idazketa
V. Aurkezpena
1. Eranskina: Bi adibide
2. Eranskina: Informazio gehigarria
3. Eranskina: Hainbat erabaki terminologiaz

VIII. AURKIBIDEAK
22. Aurkibide analitikoa
23. Izenen aurkibidea
Filosofiako Gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)