Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak

Autorea(k): Andoni Eizagirre Eizagirre, ANDONI IBARRA UNZUETA, Mikel Zurbano Irizar, Joseba Felix Tobar Arbulu, Eneka Albizu Gallastegi, Xabier Barrutia Etxebarria, Ignacio Mendiola, Mikel Olazaran, Beatriz Otero, Jon Umerez
Jakintza-arloak: Filosofia, Zientzia ekonomikoak, Soziologia
ISBN: 978-84-8438-091-2
Argitalpen urtea: 2007
Orrialdeak: 218
Ezagutza zientifikoaren dinamika politikoak ikertzea funtsezkoa da. Liburu honetan, azken urteotan eremu zientifikoan nabarmentzen ari diren gai nagusiak bildu ditugu: komunitate zientifikoan interes ekonomikoek lehenesten dituzte ikerketa-lerroak, aukera teknologikoak eta zientziaren erregulazio-politikak; zientzialarien ariketarako printzipio motibagarriak orain apenas diren kuriositatea eta askatasuna; zientzia ez da inuzentea eta herritarren pertzepzioak kritika ugarirako iturri oparoa dira; ezagutzaren eta gobernuen arteko harremanak moldatzearekin, zientzia-politikek izaera, ardura eta helburu berriak dituzte. Aukera bat izan zitekeen irudi tradizionala hautsi den argudiopean, fatalismoari amore ematea edo iragan oparo bezain inuzentea loriatzea. Guk, ordea, dinamika garaikideak aztertuz eta gizartean ardazturiko kultura zientifiko bat proposatuz, urteotako bilakaera ezagutu, lerroarteak arakatu eta irakurketa konplexuagoa aurkeztu nahi izan dugu. Bi mailatan osatu dugu zientziaren sozialitate berria: batetik, gure bizitzek ahalbidetzen dituzten ezagutza zientifikoa ekoizteko eta balioztatzeko estruktura sozial, ekonomiko zein politikoak ikertu ditugu; eta, bestetik, garaiko bizitza sozialean lehentasuna duen kultura epistemologikoa aztertu dugu. Horien irakurketa kritikoarekin, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politiken oinarri zibikoak ahalbidetuko dituen elaborazio teorikoan sakontzeko ildoak atzematen saiatu gara.
Aurkibidea
Liburuaren egileak alfabetikoki sailkaturik 

Ezagutzaren politikak

1. SARRERA. LIBURUAREN MARKO TEORIKOA
Ezagutzaren dinamika politikoak: sarrera bat, Andoni Eizagirre

2. LEHENENGO ATALA. EAEKO ZIENTZIA-POLITIKAK
Eredu teknologiko linealaren arazoak: zentro teknologikoen rola EAEko ikerketa- eta garapen-sisteman, Mikel Olazaran, Beatriz Otero eta Eneka Albizu
Teknologia, lehiakortasuna eta gizarte-berrikuntza EAEn, Xabier Barrutia eta Mikel Zurbano
Globalizazioa, espekulazioa eta postkapitalismoa, Joseba Felix Tobar-Arbulu

3. BIGARRENGO ATALA. EZAGUTZA ZIENTZIAREN ETA POLITIKAREN ARTEKO GURUTZAKETAN
Politika, dinamika zientifikoak eta ezagutzaren ekoizpen modu berriak, Andoni Ibarra
Zientziaren hautemate sozialak: aldagai esplikatzaileen berrirakurketa kontzeptuala, Andoni Eizagirre
Arriskutik ziurgabetasunera: zuhurtasun-printzipioa eta mehatxuaren kultura berria, Hannot Rodriguez

4. HIRUGARRENGO ATALA. BIOTEKNOLOGIEN ADIBIDEA
Bioteknologiaren biopolitika, Ignacio Mendiola
Bioteknologiaren erronka berriei aurre egiteko oinarri epistemikoak, Jon Umerez

BIBLIOGRAFIA
Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)