Euskal irratigintzaren historia
Ia laurogei eta hamar urte dira irratia gure bizitzaren lagun eta lekuko dugula. Lehenengo emisorak Bilbon eta Donostian sortu zirenetik asko aldatu da euskal irratigintza, antzinako galena-aparatuetatik gaurko irrati-sintonizadore digitalera bitarteko ibilbidean, asko izan baitira sortu diren emisorak. Batzuek bizitza laburra izan dute; beste batzuek, berriz, luzez iraun dute garai desberdinei egokituta. Bakoitzaren historiak merezi du liburu bat, eta, batean bilduta, batzuei ez zaie merezi duten beste leku eman. Hala ere, irakurleak irratigintzaren historia osoaren ikuspegi orokorra jaso ahalko duelakoan dago idazlea.
Batzuentzat oso berria izango da liburuan azaldutakoa; beste batzuek, berriz, hemen esaten dena beren oroimenez beteko dute, irrati izan baita azken mendean gertatutakoaren lekukoa eta, aldi berean, narratzailea. Faltan hartuko dute agian hainbat pasadizo, hainbat pertsona, hainbat gertaera, baina horiek irakurleak berak ekarri ahalko ditu gogora, norberaren historian baitadude idatzita.
Eta zaharra den arren, irratia gazte eta bizirik dagoela agerian utzi nahi denez, liburuaren amaieran Euskal Herrian entzungai dauden irrati ezagunenen zerrenda eskaintzen da, irakurleak non topatu jakin dezan.
0. Sarrera
1. Irratiaren lehenengo urratsak: Bilboko eta Donostiako aitzindariak
2. 1930eko hamarkadaren nahasketa, irratigintzan ere bai
3. Ezkutuko irratiak, erbestetik Hego Euskal Herrira Uhin Laburrean
4. Estatuko irratigintzaren zabalkundea 1940ko eta 1950eko hamarkadetan
5. Euskarazko irratigintza apaizen babesean
6. Irrati-mapa berriaren sorrera trantsizio-garaian: irrati nazionala gogoan
7. Emisora komertzialen oparotasuna EAEn, irrati-dialaren askatzearen ondorioz
8. Irrati askeen mugimendua, komunikazio alternatiboa 1980ko hamarkadan
9. Ipar Euskal Herrian, irrati-eredu propioa garatzen 119
10. Nafarroan, euskal irratigintza legez kanpo 129
11. Udal-irratiak, gertutik gertura 139
12. Euskal irratiak, bat eginda aro berriaren aurrean
GEHIGARRIAK
Kronologia
Euskal Herrian entzun daitezkeen irratiak
Irrati-diala herrialdez herrialde
Bibliografia
Hemeroteka
Web-orriak

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu