Bake-justizia: udal mailako justiziaren nondik norakoak

Jakintza-arloak: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
ISBN: 978-84-8438-337-6
Argitalpen urtea: 2011
Orrialdeak: 180
Esku artean daukazun lan honek, bere izenburuak dioen bezala, udal mailako justiziaren nondik norakoak aztertzea du helburu. Asmo horrekin, haren historia jorratu ondoren, egun bake-epaileek zerbitzatzen duten justizia espainiar ordenamendu juridikoan nola arautzen den azaltzen da luze eta zabal. Horren harira, bake-justiziaren antolaketa eta langileria, bake-epaileen estatutua eta bake-epaitegien funtzioak lantzen dira besteak beste. Erregulazio honen azalpen objektiboa bakarrik aurkezteari uko eginez, azken urteetan bake-justiziaren inguruan sortu den eztabaidari —beharrezkoa ote? mantendu egin behar da hala desagerrarazi?—; argi apur bat egiteko ahalegina egiten da lana biribilduz.Hori dela-eta, zuzenbidearen inguruko edonorentzat (ikasleak, abokatuak...) interesgarri gerta badaiteke ere, liburu hau, bereziki, bake-epaitegietan aritzen diren epaile eta bestelako langileei zuzenduta dago. Haiei, lehen aldiz, euskaraz lan oso, sistematiko eta kritiko bat eskaintzen zaie.
Aurkibidea

LABURDURAK

SARRERA

1. BAKE-JUSTIZIA ESPAINIAR ORDENAMENDU JURIDIKOAN (1): HISTORIA

1.1. Sarrera

1.2. Bake-justiziaren aurrekari historikoak

1.3. Bake-epaitegien sorrera eta lehenengo urratsak.

1.4. Bake-epaitegien integrazioa justizia arruntean

1.5. 1880-1907: udal mailako epaitegiak aldatzeko hainbat ahaleginen porrota

1.6. Udal-epaitegietan justizia-administrazioa erreformatzeko 1907ko legea

1.7. Udal-justizia erreformatzeko 1907ko legetik 1944ko legera arteko bidea

1.8. Udal-justiziaren 1944. urteko oinarri-legea

1.9. Espainiara demokrazia heldu arteko garaia

1.10. Bibliografia

2. BAKE-JUSTIZIA ESPAINIAR ORDENAMENDU JURIDIKOAN (2): EGUNGO KONTZEPTUA, EZAUGARRIAK ETA ARAUKETA

2.1. Sarrera

2.2. Bake-justiziaren egungo kontzeptua: lehen hurbilketa

2.3. Bake-justiziaren ezaugarriak egungo Zuzenbidezko Estatu Sozial eta Demokratikoan

2.4. Bake-epaitegien konstituzionaltasuna

2.5. Bake-justiziaren arauketa

2.6. Bibliografia

3. BAKE-EPAITEGIEN ANTOLAKETA

3.1. Sarrera

3.2. Bake-epaitegien lurralde-antolaketa: kokapena eta harremana beste epaitegiekin

3.3. Bake-epaitegien antolaketa ekonomikoa: finantzaketa

3.4. Bake-epaitegien langile-antolaketa

3.5. Fiskaltzaren parte-hartzea bake-epaitegietan

3.6. Bibliografia

4. BAKE-EPAILEA ETA HAREN ESTATUTU JURIDIKOA

4.1. Bake-epailea bake-epaitegiaren titular gisa eta haren nondik norakoak

4.2. Bake-epailea izateko betekizunak

4.3. Bake-epaileen aukeraketa eta izendapena

4.4. Bake-epaileen mandatua eta haren ezaugarriak

4.5. Bake-epaileen eskubideak eta betebeharrak

4.6. Kargu-uztea eta alardea

4.7. Bake-epaileen erantzukizuna

4.8. Bibliografia

5. BAKE-EPAITEGIEN ESKUDUNTZAK OROKORREAN ETA HAIEN INGURUKOAK

5.1. Bake-epaileen funtzioen inguruan aztertu beharrekoak

5.2. Bake-epaileen gobernu-funtzioak eta funtzio jurisdikzionalak

5.3. Beren lana era inpartzialean burutzeko bake-epaileen betebeharra: abstentzioa eta errekusazioa

5.4. Bake-epailearen egintzak eta baldintzak

5.5. Jarduera prozesalen deuseztasuna

5.6. Bake-epaitegien funtzionamenduaren inguruko kexak eta salaketak

5.7. Bibliografia

6. BAKE-EPAITEGIEN ESKUDUNTZA ZIBILAK

6.1. Sarrera

6.2. Adiskidetze zibila

6.3. Hitzezko epaiketa zibila

6.4. Helegite zibilak

6.5. Betearazpen zibila

6.6. Kautelazko babes zibila

6.7. Laguntza judiziala gai zibiletan

6.8. Erregistro zibila

6.9. Bibliografia

7. BAKE-EPAITEGIEN ZIGOR-ESKUDUNTZAK

7.1. Sarrera

7.2. Falta-epaiketak

7.3. Zigor-arloko helegiteak

7.4. Zigor-betearazpena

7.5. Zigor-arloan bake-epaileen beste eskumen batzuk

7.6. Bibliografia

8. BAKE-JUSTIZIAREN ETORKIZUNA

8.1. Hilzorian urteak daramatzan justizia txikia. Biziko ote?

8.2. Bake-justiziaren inguruan gatazkatsu suertatzen direnzenbait elementu

8.3. Bake-justizia kentzeko eta mantentzeko eman diren arrazoiak

8.4. Bake-justiziaren etorkizunaren inguruan dokumentu garrantzitsuak

8.5. Azken hitza

8.6. Bibliografia

Bake-justizia: udal mailako justiziaren nondik norakoak