Nor da nor Lur Hiztegi Entziklopedikoan? Euskarazko lehenengo entziklopediaren demografia digital alderatua

Jakintza-arloak: Demografia orokorra
Orrialdeak: 25-49

1991n argitaratu zen Lur Hiztegi Entziklopedikoaren helburua euskararen diglosiarekin amaitzea zen, euskarazko entziklopedia orokor eta unibertsal bat eskainiz. Entziklopedia batek helburu unibertsala izateak zer esan nahi duen aztertu dugu, eta helburu hori bete duen edo ez ikertu dugu. OpenRefine eta Wikidata erabiliz, Lur Hiztegi Entziklopedikoan agertzen diren biografia guztiak aztertu eta parekatu ditugu. Horrela, demografia digital bat egiteko aukera izan dugu. Unibertsaltasun-helburu hori bete den edo ez jakiteko, beste entziklopedia orokor batzuekin alderatu ditugu biografia horiek. Emaitzak erakusten du euskarazko lan hau, xumeagoa izanda ere, Europako gainontzeko entziklopedien pare zegoela.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 124