AGHNa duten haurrei bideratutako teknika osagarriak: mindfulness-a, errealitate birtuala eta mindfulness birtuala
Lan honetan, haurren arreta-gabeziaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (AGHN) jorratzeko eraginkorrak izan daitezkeen hiru teknika berritzaile eta osagarri aurkeztu nahi dira: mindfulnessa, errealitate birtuala eta mindfulness birtuala. Horrela, lan hau hiru zati nagusitan banatu da. Lehenik eta behin, AGHNaren
kontzeptualizazioa berrikusiko da eta nahasmenduak haurren garapen psikologikoan eragiten dituen zailtasunak aurkeztuko dira. Bigarrenik, aipaturiko hiru teknikak deskribatuko dira eta arlo biopsikosozialean izan ditzaketen onurak laburbilduko dira. Hirugarrenik, AGHNa duten haurren familiei zein irakasleei zuzendutako baliabide eta gomendio batzuk emango dira. Eta amaitzeko, lan honek izan ditzakeen indargune, ahulgune eta etorkizuneko lan-ildoak laburbilduko dira.
Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu