Ekonomia Sozialeko erakundeen kudeaketa orekatua: adierazleen sistema berri bat Ikastolen Elkartearentzat

Jakintza-arloak: Zientzia ekonomikoak
Orrialdeak: 33-56

Ekonomia Sozialeko erakundeetan (ESE), helburu ekonomikoak helburu sozialak lortzeko tresna edo bitarteko bat besterik ez dira. Horixe litzateke bi helburu mota horien artean dagoen oreka: helburu ekonomikoen garrantzia baina helburu sozialen lehentasuna. Oreka hori kudeatzeko, ESE-ek neurketa-tresna propioak landu behar dituzte. Gure ustez, tresna horiek kudeaketarako adierazleen sistemak dira (KAS). Lan honetan, ESE mota zehatz baten kasua aztertuko dugu, Ikastolen kooperatiba-esperientziaren kasua. Balanced Scorecard delakoan oinarrituta, KAS berritzaile bat proposatzea izango da gure ekarpen nagusia, zehazki, kudeaketarako lanabes integrala, erabilerraza eta koherenteagoa erakundeen balioekin: Ikastolen Kudeaketa Orekatuaren Sistema.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 121