Hautsi da anphora: Sare-aktorearen Teoriara hurbilpena

Jakintza-arloak: Soziologia
Orrialdeak: 97-114

Europa eta mundu-mailako gizarte-zientzietan paradigma erabat berritzailea azaldu da azken hamarkada hauetan, Actor-Network Theory izendapena jasoz. Oihartzun zabala izaten ari denez, oinarri epistemologiko, ontologiko eta metodologiko berriak eskaintzen baitizkigu, euskal soziologiara ekartzeko saiakera egin gurada. Sare-aktorearen Teoria gisa definiturik, darabiltzan kontzeptuetara hurbiltzea proposatzen da jarraian, besteak beste, tresna-kutxa, itzulpen, muntaketa edo kutxa beltza terminoak erabiliz. Haren jaiotzaren aurretik izandako eraginak ekarri dira Tarde, Garfinkel, Serres eta Deleuze-ren ekarpen nagusiak azpimarratuz eta proposaturiko ideiek izandako bilakaera azalduz. Ikerketa-eremuan zer aplikazio izan duen erakusteko, ilustrazio batzuk ere azaldu dira, hiri, osasun edo ekonomiaren soziologian burutu direnak. Bukatzeko, izan dituen kritika nagusiak aipatuko dira, euskal soziologiari paradigma berritzaile hauetan murgiltzeko gonbidapena lutzazeaz batera.

Aldizkari honetako artikuluak deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Jaitsi
Uztaro 108